A. Crespo Barba

«A. Crespo Barbak, bere gaztetasun eta talentuagatik, (…) hausnarketarako espazio bat zabaltzen du: gazte asko kritikoki berrikusten ari dira beren garapenean gertuen izan dituzten edo gertukoenak egin izan zaizkien kultura-adierazpen asko, beren lanean beste diziplina batzuetara (bideoa, dantza, moda…) hurbiltzeaz gainera». La Casa del Sonido, RTVE.

A. Crespo Barba Madrilen jaio zen (1995) soinu-artista eta konpositorea da, eta Herbehereetan bizi da. Sortze-lanaz duen ikuspegi global eta diziplina anitzekoaren ondorioz, haren lanak formatu artistikoen espektro zabal bat hartzen du, orkestra-sorkuntzatik perfomancera edo soinu-instalazioetara. Haren musika arlo askotako eraginaren nahaste bat da. Eragin horren barruan sartzen dira Radiohead, musika klasikoa, flamenkoaren formarik zaharrenak… Azken hori da haren azken urteetako aztarna nagusia. Herbehereetako jaialdi nagusietako programetan egon da (Gaudeamus Muziekweek, November Music, Grachtenfestival edo Flamenco Biënnale Nederland, besteak beste), baita Erresuma Batuko, Italiako eta Lituaniako jaialdietan ere. Horrez gainera, koreografo esperimentalekin, artista bisualekin eta moda-diseinatzaileekin egin du lan, hala nola Mateja Drev-ekin, MAISON the FAUXekin, Boris Edrosa-rekin, LITTLE WOTANekin eta Lukas Karvelis-ekin.

Crespo Barba Cum Laude graduatu zen Konposizioan, Rotterdamgo Kontserbatorioan; 2019an, Best New Composer saria lortu zuen New Music Conference jaialdian, eta 2020an Herbehereetako Arte Eszenikoen Funtsak Werkbijdrage Muziekauteur beka eman zion.

MUSIKA MÚSICA • T: +34 94 679 04 88