
Euskal aktore eta aurkezlea, kazetaritzako gradua egin zuen EHUn eta arte dramatikoan diplomatu zen Artebi eskolan. Antzerkian, irratian eta telebistan lan egin du. Gaur egun, Txalo Produkzioak-en Sagastitarrak obrako aktoreetako bat da Joseba Apaolaza eta Koldo Olabarrirekin batera, Arriaga Antzokiaren azken produkzioan (Erresuma/Kingdom/Reino) lan egin du Calixto Bieitoren esanetara, Juana de Arcoren paperean. Gaztea irrati-kateko Gu programan kolaboratzen du eta Zurekin Bat! Lehiaketa aurkeztu du ETB1-en.