Alicia Amo

Sopranoa

«Sopranoak, ahots beroarekin, heldutasun ikusgarria lortu du, eta, horri esker, era guztietako errepertorioak abesten ditu, teknika sendo, gustu on eta adierazkortasun bikainarekin».  Simón Andueza, Ritmo

Biolineko goi-mailako tituluduna ere baden Alicia Amok kantu-ikasketak egin zituen Schola Cantorum Basiliensisen, G. Türk, R. Domínguez, R. Levitt, C. Mena eta M. Honig maisuekin, besteak beste. Bi Operastudio egin ditu, A. Zeddarekin (Bel Canto) eta R. Jacobsekin (Mozart), eta hainbat kantu-lehiaketa irabazi ditu: Manhattan & Berliner Internacional Music Competition, Granadako Nazioarteko Mozart Lehiaketa eta Napoliko Concorso Internazionale di Canto.

XVI. mendetik XXI. mendera arteko errepertorioa abestu du orkestra hauekin: RTVEko Sinfonikoa, Bilboko Sinfonikoa, Euskadiko Sinfonikoa, OSPA, ORCAM, Sevillako Orkestra Barrokoa, La Cetra Basel, Zürich Kammerorchester, Israel Camerata Jerusalem, Düsseldorfer Philharmonie, Haydn Philharmonie… Zuzendari hauek zuzendu dute: Fischer, Jacobs, Onofri, Biondi, Marcon, Zacharias, Carlos Mena, Encinar, García Calvo, Pablo González, Romea, Gómez-Martínez eta Heras-Casado, besteak beste.

Hainbat agertokitan aritu da, hala nola Madrilgo Zarzuela Antzokian eta Auditorio Nazionalean, Bartzelonako Palau de la Musica aretoan, Sevillako Maestranza antzokian, Oviedoko Campoamor antzokian, Bilboko Arriaga antzokian, Düsseldorfeko Tonhalle aretoan, Dresdengo Semperoper antzokian, Vienako Konzerthaus aretoan, Parisko Champs Elysée antzokian, Genevako Victoria Hallen eta abar.

www.alicia-amo.com

MUSIKA MÚSICA • T: +34 94 679 04 88