Aurelio Viribay

“Viribayk akonpaniamendu zinez adierazkorra eskaini zuen, ongi ulertuz partiturek islatzen dituzten testurak, ikaragarri zainduz dinamika eta egoera erosoan jarriz sopranoa nahierara kanta zezan.“

(Mundoclasico.com)

Abeslarien akonpaniamenduan espezializatua, errezitaldietan jo du hainbat herrialdetan kantari ezagunei lagunduz, hala nola Walter Berry, María Bayo, Ainhoa Arteta, Annalisa Stroppa, Celso Albelo, Alicia Nafé, Saioa Hernández edo Ángeles Blancas.

Bere diskografian hainbat CD dauzka, besteak beste, Marta Knörr, Lola Casariego, Morán, Pablo García-López, Gabriel Alonso, Guzmán Hernando eta Vocal Cavatina laukotearekin grabatuak Odradek Records, Columna Música edo Stradivarius zigiluentzat.

Ahots Errepertorioko irakasle izan da Vienako Musika eta Arte Dramatikoko Unibertsitatean eta Viena Hiriko Musika eta Arteen Unibertsitatean, eta gaur egun katedraduna da Madrileko Goi-mailako Kantu Eskolan. Bestalde, pianojole laguntzaile gisa kolaboratu izan du Thomas Quasthoff (Salzburgoko Mozarteum Unibertsitatea), Walter Berry (Austria) eta Teresa Berganzak (Madrileko Reina Sofía Goi-mailako Musika Eskola) emandako ikastaroetan.

 

MUSIKA MÚSICA • T: +34 94 679 04 88