Bilboko Koral Elkartea
Sociedad Coral de Bilbao

Enrique Azurza, director

“El coro disfrutó con la obra […] que cantaron tan tenue y delicadamente. Comprobamos el sentimiento con el que el coro se implicó y la redondez y la fuerza con que en general sonaron las voces femeninas.”  Nino Dentici-El Correo

1886. urtean sortu zen Bilboko Koral Elkartea ospetsua, eta ehun eta hogeita hamar urtetik gorako historian maisu handiak izan dituzte elkarteko abesbatzak zuzentzen. Hiru abesbatza ditu elkarteak —helduena, gazteena eta haurrena—; horretaz gain, musika eskola ere bada, eta ikastetxeetako abesbatzak eta gizarteko hainbat taldetako abesbatzak ere biltzen ditu; guztira, mila lagunek baino gehiagok parte hartzen dute proiektuan. 2016. urteaz geroztik, Enrique Azurza da zuzendari artistikoa. Bilboko Koral Elkartea ehun koralistak baino gehiagok osatzen dute, eta Espainiako orkestra gehienekin kantatu izan du, baita nazioarteko orquestra garrantzitsuenekin ere.

Besteak beste, honako obra hauek interpretatu izan ditu: Usandizagaren Mendi Mendiyan, Britten-en War Requiem, Arriaga Antzokian Calixto Bieito-rekin; Hatzis-en Everlasting Light estreinatu zuen Gernikan, Bilbon eta Madrilen; Theodorakis-en Zorba greziarra ballet sinfoniko-korala Igor Yebra dantzariarekin eta Turkiako Operako Ballet Nazionalarekin; eta Prokofieven Alexander Nevsky, Galiziako Sinfonikoarekin eta Andrew Litton-ekin. Euskal Herritik kanpo ibilbide oparoa izateaz gain, koralak euskal konpositoreei eman izan die, bereziki, garrantzia, eta tokiko agertokietan ohikoak diren abesbatzetako bat da. Egindako lanaren fruitu, sari ugari jaso ditu: Arte Ederretako Urrezko Domina, San Fernandoko Arte Ederretako Errege Akademiaren Ohorezko Domina eta Bilbo Hiriko Urrezko Domina, besteak beste.

 

MUSIKA MÚSICA • T: +34 94 679 04 88