Christoph König

Zuzendaria

“König-ek intenporalitate sentsazio inguratzaile bat eman zion interpretazioari. Nahiz eta bere keinuek doiki markatzen zuten pultsua, musika ezin arinago hegaldatzen zen airean”. Washington Classical.

Christoph König-ek zuzendaritza, pianoa eta kantua ikasi zituen Dresdner Musikhochschule-n eta, besteak beste, Sergiu Celibidache eta Sir Colin Davis maisuen aholkuak jaso zituen, zeintzuekin lan egin baitzuen zuzendari laguntzaile eta ko-errepetidore bezala Semperoper Dresden operan. Theater Bonn antzokiko Erster Kapellmeister karguan hasi zuen bere ibilbide profesionala. Gaur egun Solistes Européens (Luxenburgo) taldearen zuzendari titularra da. Orquestra Sinfónica do Porto Casa da Música orkestraren zuzendari titular bezala, hainbat kontzertu-bira egin ditu Brasilen eta Europan, besteak beste Vienan, Rotterdamen, Estrasburgon eta Madrilen. Gainera, Malmö SymfoniOrkester taldeko zuzendari titularra izan da, eta baita ere Galiziako Real Filharmonía taldearen zuzendari gonbidatu nagusia.

MUSIKA MÚSICA • T: +34 94 679 04 88