Concerto de’ Cavalieri

“Ausardiazko eta grina artistikoko etengabeko erakustaldia.” Scherzo

Concerto de’ Cavalieri “garaiko instrumentuekin jotzen duen Italiako talde zirraragarri eta hunkigarrienetakotzat jotzen da” (Fanfare Magazine), eta bere helburua da musika barrokoa birpentsatzea exekuzioko ikuspegi deigarri baten bidez eta mundu modernoko erritmoetara egokituta.

Emanaldiak eskaini dituzte munduko areto ezagunenetan, hala nola hauetan: Concertgebouw (Amsterdam), Musikverein (Viena), Madrilgo Auditorio Nazionala, Elbphilharmonie (Hanburgo), Philharmonie (Essen), Philharmonie (Kolonia), Herkulessaal (Munich), De Bijloke eta De Singel zentroak, Arsenal (Metz), Belengo Kultur Zentroa edo Verdi aretoa (Milan); eta hainbat jaialdi garrantzitsutan ere parte hartu dute: Rheingau Musik, Musikfest Bremen, Pollença, Musika-Música (Bilbo), d’Ambronay, Féstival de Radio France, eta abar.

Concerto de’Cavalieri taldeak lan ugari grabatzen ditu Sony Classical disko-etxearekin. The Baroque Project proiektuan ere parte hartzen du disko-etxe berarekin, zeinetan XVIII. mendeko opera italiarra lantzen baitute, ohikoak ez diren operako maisulanak berpizteko asmoz.

 

 

 

MUSIKA MÚSICA • T: +34 94 679 04 88