Cuarteto Modigliani

 «…Ardeo laukoteko kideek erabateko dedikazioko estilo indibiduala garatu dute…», «…zehaztasun eta bereizmen handiz artikulatzea…», «Drama oinazetuaren eta ametsezko isiluneen arteko umore aldaketak…». Harald Eggbrecht en Süddeutsche Zeitung, Alemania

Amaury Coeytaux, biolina
Loic Rio, biolina
Laurent Marfaing, biola
François Kieffer, txeloa

Ardeo —latinez, sutan nago— da laukote honen izena, bai eta laukotea osatzen duten lau gazteek beren errepertorioari ekiteko darabiltzaten leloa; arrakastak arrazoia ematen die. 2001ean Pariseko Musika eta Dantza Kontserbatorio Nazionalean sortua, Frantziako ganbera-erakunderik ospetsuenetakoa da gaur egun Ardeo laukotea.

Atsedenik gabeko lan batean, harmonia-espiritu eta konplizitate handi batean oinarritutako elkar-aditze artistiko perfektu honek, hainbat sari eskuratu ditu bere ibilbidean, hala nola Bordeleko eta Moskuko nazioarteko lehiaketetan, Bolognako Paolo Borciani sariketan eta Melbourneko Ganbera Musikako nazioarteko lehiaketan.

Rainer Schmidt (Hagen laukotea), Ferenc Rados, Eberhard Feltz eta maila horretako musikari handien eraginpean, laukoteak Kaija Saariaho, Thomas Larcher, Pascal Dusapin, François Meïmoun eta Philippe Schoeller musikagileekin egin ohi du lan.

«Rising Stars» izendatu zutelarik, Ardeo laukoteak kontzertu-bira bat egin zuen 2014-2015ean Europako areto ospetsuenetan zehar: Koloniako, Parisko eta Luxenburgoko Filarmoniak, Amsterdamgo Concertgebouw, Bruselako Palais des Beaux Arts, Birminghameko Townhall, Vienako eta Dortmundeko Konzerthaus, Hamburgoko Laeiszthalle, Stocholmeko Konserthus, Atenasko Megaron, Bartzelonako Auditori, Portoko Musikaren Etxea, Lisboako Museu Calouste Gulbenkian, Budapesteko Palace of Arts, Londresko Barbican Centre eta Baden Badengo Festspielhaus.

Parisen, besteak beste, Cité de la musiquen; Orsay Museoan; Châtelet, Mogador eta Bouffes du Nord antzokietan; Alfred Cortot aretoan, eta Georges Pompidou Zentroan jo dute.

 

MUSIKA MÚSICA • T: +34 94 679 04 88