Títeres Etcétera

Pedro y el lobo

“Ikuskizun bat txotxongilo handiekin egina, oholtza handi bat bete behar dutenak leku batetik bestera mugituz “argi beltz”ezko hondo baten kontra. Iduri du pertsonaiak igeri ari direla kolore fluoreszente distiratsuen gainean: magikoa”.

(La Vanguardia)

“Etcétera” Enrique Lanzek eta Fabiola Garridok sortu zuten Granadan 1981ean. Gure berrogei urteko ibilbidean Estatuko konpainia ospetsuenetako bat bihurtu gara txotxongilo-antzerkiaren alorrean. Gure lanaren bikaintasuna eta moldakortasuna zorroztasun eta abangoardiaren sinonimo dira. Gure lana da publiko guztientzako musika-lanak antzeztea txotxongiloekin. Liderrak gara Espainian genero honetan, eta gure obrarekin antzoki eta jaialdi handietako ateak ireki dizkiogu txotxongilo-antzerkiari, orain genero horrek baduelako txoko bat beren ohiko programazioetan. Bidea zabaldu diegu gure urratsak jarraitu dituzten hainbat konpainiari, eskola eta harrobia garelarik Granadako titiritero askorentzat. Gure ikuskizunetan nabarmengarriak dira poesia, estetika eta ikerkuntza-lana (historikoa, artistikoa, teknikoa), gure proiektu guztien oinarrizko osagaiak. Horri esker ikuskizun bakoitza desberdina da aurrekoengandik estetikoki eta teknikoki, eta etengabe ari gara berritzen, I+G+b-a ohikoa izaki gure jardunean.