Giovanni Antonini

Zuzendaria

Giovanni Antonini Milanen jaioa zen, eta bertako Civica Scuola di Musica eskolan eta, geroago, Genevako Centre de Musique Ancienne eskolan egin zituen ikasketak. Il Giardino Armonico ensemblearen kide sortzailea da. Munduan zehar ibili da taldearekin kontzertuak ematen, eta, 1989tik, zuzendaria da.

Besteak beste, artista hauekin egin du lan: Cecilia Bartoli, Giuliano Carmignola, Isabelle Faust, Sol Gabetta, Patricia Kopatchinskaja, Katia y Marielle Labèque, Viktoria Mullova eta Giovanni Sollima.

Zuzendari gonbidatu nagusia da Baseleko Ganbera Orkestran eta Salburgeko Mozarteum Orkestran, eta ohiko zuzendari gonbidatua Berlingo Filarmonikoan, Amsterdameko Concertgebouw Errege Orkestran, Londresko Sinfonikoan, Chicagoko Sinfonikoan eta Zuricheko Tonhalle Orkestran. Opera ekoizpen ugari zuzendu ditu, La Scalan, Vienako Antzokian, Salzburgoko jaialdian eta Zuricheko Opernhausen.

Besteak beste, Teldec, Decca, Sony BMG, Naïve, Harmonia Mundi eta Alpha Classics diskoetxeentzat grabatu du. Wratislavia Cantans jaialdiaren (www.wratislaviacantans.pl) zuzendari artistikoa da, baita Haydn2032 proiektuarena ere (Franz Joseph Haydnen 300. urteurrenaren kariaz, haren sinfonia guztiak grabatzeko eta interpretatzeko sortutako proiektua).

MUSIKA MÚSICA • T: +34 94 679 04 88