Il Giardino Armonico

«Musikan sublimetasuna lortzea». Codalario

1985ean sortua eta Giovanni Antoninik zuzendua, Il Giardino Armonico antzinako musika-tresnen munduko talderik garrantzitsuenetako bat bilakatu da. Taldearen errepertorioa XVII. eta XVIII. mendeetan oinarritzen da, eta laudorio handiak jaso ditu opera-kontzertu eta -ekoizpenengatik. Horien artean aipagarriak dira Monteverdiren L’Orfeo, Vivaldiren Ottone in Vila, Händelen Agrippina, Il Trionfo del Tempo e del Disinganno, La Resurrezione eta, azkenik, Giulio Cesare en Egitto, Salzburgeko Mendekoste eta Udako jaialdietan eskainia.

Teldec Classics diskoetxearen talde esklusiboa izan da urte askoan, eta sari garrantzitsuak lortu ditu Vivaldiren eta XVIII. mendeko beste konpositore batzuen lanen grabaketengatik. Ceilia Bartoli mezzosopranoarekin kolaboratu du arrakasta handiko hainbat albumetan: The Vivaldi Album (Decca, 2000 – Grammy saria), Sacrificium (Decca, 2009 – Echo saria, Gramophone Saria, fff Télérama), Farinelli (Decca, 2019).

Decca/L’Oiseau-Lyre diskoetxeekin, kalitate handiko grabaketak egin zituen taldeak, hala nola Händel. Twelve Concerti Grossi Op. 6 (2009) eta Il Pianto di Maria, Bernarda Fink-ekin. Geroago, Decca diskoetxean, bi album argitaratu zituen, Julia Lezhneva-rekin: Alleluia (2013) eta Händel in Italy (2015). NFMrekin koprodukzioan, Wroclawn, taldeak Serpent & Fire argitaratu zuen (Alpha Classics, 2016), Anna Prohaska sopranoarekin batera (2017ko ICMA Baroque Vocal saria), eta, 2019an, La Morte della Ragione (Diapason d’Or eta Wroclaw Le Choc Classica sariak). Telemann albumak (2016) urteko Diapason d’Or saria irabazi zuen, eta 2017ko Echo Klassik saria. 2020ko martxoan, taldeak Vivaldi. Concerti per flauto argitaratu zuen, Diapason d’Or saria jaso zuena. 2020an, berriz ere Alpha Classics diskoetxearekin lanean, taldeak Vivaldiren eta gaur egungo konpositore italiarren lanen sorta bat argitaratu zuen, Patricia Koptachinskaja biolin-jotzailearekin elkarlanean. Il Giardino Armonico Haydn2032 proiektuan sartuta dago: Haydnen sinfonia guztiak grabatzea (Alpha Classic) eta Europa osoan kontzertu tematikoak eskaintzea da asmoa. 2015ean, taldearen La Passione albumak Echo saria irabazi zuen, eta Il Filosofo izenekoak, Classica-ren Choc de l’anèe saria. 2016an, taldeak Solo e Pensoso albuma argitaratu zuen, eta Il Distratto albumak Gramophone saria irabazi zuen 2017an. 2020koa da, berriz, La Roxolana albuma.

 

MUSIKA MÚSICA • T: +34 94 679 04 88