Le Concert Impromptu

“Zurezko haize-tresnen boskote onena” The Washington Times

1991n sortua, Frantziako ganbera-musikako talde garrantzitsuenetako bat da. Frantziako haizezko instrumentu eskolaren eta haren espiritu gartsuaren enbaxadore izaki, kolorearen eta birtuosismoaren arteak nahasten ditu, eta kintetoaren errepertorioko pieza ederrenak eskaintzen ditu mundu guztiko belarrien gozagarri, hasi Paristik Bandungera, eta Oslotik Rio de Janeirora. Boskotea orobat ausartzen da sorkuntza garaikidearekin, eta unibertso eklektiko bat esploratzen du, desafio eginez errepertorio klasikoaren seriotasunari eta aurrez aurre jarriz Bach eta Zappa, Coltrane eta Vivaldi edo Villa-Lobos eta Jobim. Leroux eta Markeas bezalako egileen lanak ere interpretatzen ditu, entzuleari plazer berritu bat eskaintzeko.

Taldeak idazkera eszenikoko forma berriak garatzen ditu Cross Opera propioak sortuz. Soinu eta argizko ikuskizunak dira, non musikariak beste arte batzuekin solastatzen baitira.

Taldearen berezitasunetako bat da gogo bizia duela publiko desberdinekin konektatzeko. Presentzia interaktiboa asmatzen du eszenan, hitzetan, anekdotetan, instrumentuen aurkezpenetan eta idazketaren testuinguruan. Egoeraren arabera prestatzen dituzte egitarauak, hau da, kontuan hartuta ekitaldi, erakusketa edo tematika bereziak, errepertorio erraldoi bat baitute, barrokotik gaur egunera eta musika klasikotik rock n’roll-era hedatzen dena.

Kintetoak bere jarduera berritu zuen 2020an, Violaine Dufès oboe-jole eta dantzari gaztea taldean sartu zenean, helburutzat izanik gehiago sakontzea adierazpide desberdinen arteko elkargunean eta kontuan hartzea Historiako emakume artista eta sortzaileen ikuspegia. Beharrezko aldaketa horrek bermatzen die abentura honek luzaro iraungo duela, bultzada berri eta indartsu batekin.

Concert impromptu taldeak babesa jasotzen du Frantziako Kultura Ministeriotik, Ile-de-France departamendutik, Val-de-Marne departamendutik eta Ivry-sur-Seine hiritik, azken hau delarik bere egoitza nagusia duela 20 urte baino gehiagotik.

 

MUSIKA MÚSICA • T: +34 94 679 04 88