Malachy Frame

Baritonoa

«Etorkizun loriatsuko baritonoa». The Arts Desk

Malachy Frame baritonoa, Belfasten jaioa, Ipar Irlandako Operako «2016ko Ahotsa» izan zen, eta konpainiak urtero antolatzen duen Ahots Jaialdiko lehiaketa irabazi zuen abuztuan.

Harrezkero, rol hauek jokatu ditu: Figaro, Rossiniren Il barbiere di Sivigila eta Mozarten Le Nozze di Figaro operetan; Slook, Rossiniren La Cambiale di Matrimonio ekitaldi bakarreko operan; Leporello eta Masetto, Mozarten Don Giovannin; Guglielmo, Mozarten Così fan tutte lanean; Ceprano kondea, Verdiren Rigoletton; Labarta, Juan Duránen O arame operaren Britania Handiko estreinaldian (XOGA), eta Aeneas, Purcellen Dido eta Aeneas obran.

2016an, Garsington Operako Alvarez Young Artist Programmeko artista gaztea izan zen Malachy, bai eta Maureen Lehane sarietako finalista ere, Wigmore Hallen. 2018an, Oxford Liederko Artista Gazteen Plataforman finalista izan zen, eta 2019an Kantu Saria irabazi zuen Charles Wood Kantu Lehiaketan.

Kontzertu-bakarlari gisa, obra hauek interpretatu ditu azkenaldion: Britten-en War Requiem; Orff-en Carmina Burana; Bachen Gabonetako Oratorioa, Magnificat, San Joanen Pasioa eta San Mateoren Pasioa; Brahmsen Requiem alemaniar bat, eta Händelen Mesias.

Malachyk maisutza-eskolak jaso zituen Londresko Musika Errege Akademian, Mark Wildman eta Iain Ledingham-ekin ikasi zuen eta ohorez graduatu zen.

 

MUSIKA MÚSICA • T: +34 94 679 04 88