Marcello di Lisa

Zuzendaria

“Interpretazio txundigarria, orkestra eta zuzendari horiengandik espero zitekeena bezalakoa”. Ritmo

Marcello Di Lisa klabezin-jole eta zuzendariak Concerto de’ Cavalieri taldea sortu zuen, zeina   Italiako antzinako instrumentu-orkestra garrantzitsuenetako bat bilakatu baita bere zuzendaritzapean. Di Lisa-k Filologiako eta Greziar eta Latindar Literaturako doktoretza egin zuen Pisako Unibertsitatean eta antzinako filosofiaren alorreko aldizkari garrantzitsuenekin kolaboratu zuen, pianoa, klabezina eta konposaketa ikasiz aldi berean.

Marcello Di Lisa-k emanaldiak eskaini ditu munduko areto ezagunenetan, hala nola hauetan: Concertgebouw (Amsterdam), Musikverein (Viena), Madrilgo Auditorio Nazionala, Elbphilharmonie (Hanburgo), Philharmonie (Essen), Philharmonie (Kolonia), Herkulessaal (Munich), De Bijloke, De Singel, Arsenal (Metz), Belengo Kultur Zentroa edo Verdi aretoa (Milan); eta hainbat jaialdi garrantzitsutan ere parte hartu du: Rheingau Musik, Musikfest Bremen, Tage alter Musik Regensburg, Pollença, Musika-Música (Bilbo), d’Ambronay, Féstival de Radio France, eta abar.

Alessandro Scarlatti konpositorearen obretan espezializatuta dago, eta biziki atsegin du barroko italiarreko obra ahaztuak berpiztea. Hala, hainbat opera eta serenata estreinatu ditu, besteak beste Scarlatti-ren Erminia, Porpora-ren La Jole eta Vivaldiren Tito Manlio (1720), hirurak nazioarteko irrati-kate garrantzitsuenek grabatuak eta zuzenean eskainiak.

 

MUSIKA MÚSICA • T: +34 94 679 04 88