Maria de Martini

Flauta

«Maria de Martiniren flauta-jotzea arina, ondo afinatua eta gozoa da»,Gramófono aldizkaria.

Maria de Martinik flauta eztiko interpretazio-titulua eskuratu zuen Londreseko Royal College of Music eskolan, eta fagot barrokoko diploma Genevako Conservatoire de Musique Ancienne kontserbatorioan. Kontzertista-ibilbide oparoa egin du 40 urtez, eta talde zein orkestra ospetsuekin batera aritu da nazioarteko agertoki entzutetsuenetan. Era berean, izen handiko zuzendariekin egin du lan, besteak beste, Ton Koopman, Jordi Savall eta Alan Curtisekin. Zenbait CD plazaratu ditu, horien artean J.S. Bachen «Conciertos de Brandenburgo» eta «The art of the Fugue» Naive diskoetxearekin, eta Vivaldiren flauta eztirako kontzertu birtuosoak, Berlin Classics bildumarako. Argitaratu dituen azken grabaketen artean daude flauta ezti bakarlarirako Telemannen «Doce Fantasías», eta flauta ezti eta baxu jarraiturako Francesco Manciniren Sonatak.

Raccontarcantando kultura-elkarteko lehendakaria da, eta kontzertuak, antzerki-jarduerak eta ekitaldi pedagogikoak egiten ditu flautista, fagotista eta haurrentzako antzerki musikaleko zuzendari gisa. Gainera, flauta eztiko irakasle eta Antzinako Musikako taldeko zuzendaria da L’Aquilako kontserbatorioan, eta fagot barrokoko irakasle Latinako kontserbatorioan.

 

MUSIKA MÚSICA • T: +34 94 679 04 88