Mathew Brook

Baxu-baritonoa

“….Matthew Brook-en baxu ahots aberatsak primeran nabarmentzen du larritasuna, eta sendotasun atsegin bat transmititzen du amaierako konpas arranditsuetan.”  Oliver Condy, BBC Music Magazine

Matthew Brook bakarlari aritu da Europa osoan, Australian, Ipar Amerikan, Hegoamerikan eta Ekialde Urrunean. Royal College of Music-en ikasi zuen, eta harrezkero munduko zuzendari onenetako askorekin lan egin du, besteak beste, hauekin: Sir John Eliot Gardiner, Richard Hickox, Sir Charles Mackerras, Harry Christophers, Rousset edota Sir Mark Elder-ekin. Era berean, mundu osoko orkestra eta talde onenekin kolaboratu du, hona hemen zenbait: Philarmonia, London Symphony Orchestra, Royal Philharmonic Orchestra, San Petersburgoko Filarmonikoa, Freiburger Barockorchester, BBC National Orchestra of Wales, Argien Mendeko Orkestra, Europako Ganbera Orkestra, Eskoziako Ganbera Orkestra, English Baroque Soloists, City of London Sinfonia, Collegium Vocale Gent, Gabrieli Consort, Les Talens Lyriques, The Sixteen eta Orchestra Nationale de Lille.

Aurtengo denboraldian Matthew-k bere errezitaldien egitaraua abestuko du (View from the Villa izenekoa) Iain Burnside-ekin Lammermuir Festival jaialdian, eta Haendelen Mesias interpretatuko du Music of the Baroque orkestrarekin Chicagon. Bestalde, bira bat egingo du Europan barrena Academy of Ancient Music-ekin, Bachen “San Joanen Pasioa” obrako Pilatosen papera interpretatuko du Les Violons du Roy taldearekin Quebecen, eta Otelo obrako Lodovicoren papera jokatuko du Grange Park Opera-rentzat.

 

MUSIKA MÚSICA • T: +34 94 679 04 88