
Portoko Musika Kontserbatorioan ikasi zuen Amélia Vilar eta Isabel Rocharekin, geroago bekadun izan zen Gulbenkian Fundazioan, eta ikasten jarraitu zuen Friburgoko Hochschule für Musik-en Vitali Margulisekin eta Reina Sofia Goi-mailako Musika Eskolan Dmitri Bashkirov eta Galina Egyazarovarekin.
Hainbat piano lehiaketa irabazi ditu bere herrian, eta 2. postua eskuratu zuen Cidade do Porto Nazioarteko Musika Lehiaketan. Portugaleko Kultura Ministerioak “Ribeiro da Fonte” saria ere eman zion.
Emanaldiak eskaini ditu areto aski ezagunetan, nola baitira Euskalduna Jauregia, Kursaal, Rudolfinum (Praga), Gulbenkian Fundazioa, CCB (Lisboa), Casa da Música (Porto), eta baita ere jaialdi garrantzitsuetan, esaterako, Donostiako Musika Hamabostaldian, Musika/Música jaialdian, Les Folles Journées-en (Nantes) eta Festa da Música-n (Lisboa).
Bakarlari jardun du Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, Pragako Ganbera Orkestrarekin eta, besteak beste, Gulbenkian Orkestrarekin.
Ganbera-musikari gisa, bikote egonkorra osatzen du Marta Zabaletarekin, eta orobat emanaldiak eskaintzen ditu Prazak, Talich eta Wihan laukoteekin.
Musika irakaslea da Portoko Goi-mailako Musika, Arte eta Ikuskizunen Eskolan (ESMAE) eta ikertzaile integratua Coimbrako Unibertsitateko CEIS20 taldean.