Milena Storti

Mezzosopranoa

”Milena Storti-k sotilki diseinatutako erretratu bat eskaintzen du. Ezinezkoa da entzungor egitea fintasunez gidatutako bere kontralto ahotsari, hain behartu gabea eta hain adierazkorra”. Opera real

Milena Storti mezzosopranoak 1992an debutatu zuen Rossini-ren “Cenerentola” obrarekin Pisako Verdi antzokian, eta harrezkero hara eta hona ibili da nazioartean lanean, bai operan eta bai kontzertuetan. Errepertorio tradizionaleko opera-paper asko interpretatu ditu: Lakmè, Andrea Chenier, Le Comte Ory, Madama Butterfly, Luisa Miller, Gianni Schicchi, Falstaff, Die Zauberflote, Così fan tutte…

Buru-belarri murgildu delarik musika garaikidean, baita ere abestu ditu Stravinsky-ren “Rake’s Progress”, Pizzetti-ren “Assassinio nella Cattedrale” eta Penderecki-ren “Die Teufel von Loudun”, eta hainbat opera berriren mundu mailako estreinaldietan parte hartu du.

Gainera, bere ibilbidearen zati handi bat eskaini dio antzinako musikari: Salieri-ren “Passione di Gesù Cristo” Veneziako La Fenice antzokian, Monteverdi-ren “L’incoronazione di Poppea” Sevillako La Maestranza antzokian Christophe Rousset-ekin, “Il Califfo di Bagdad” Granada, Madril eta Bartzelonan, Vivaldi-ren “Moctezuma” eta Handelen “Berenice” Alan Curtis-ekin, Gluck-en “Le Cinesi” eta Scarlatti-ren “Il Giardino d’Amore” Musikfestspiele Potsdam Sanssouci antzokian, Handelen “Agrippina” eta, besteak beste, Cavalli-ren “La Calisto” Christophe Rousset-ekin Parisko Théàtre des Champs-Elyséès antzokian.

 

MUSIKA MÚSICA • T: +34 94 679 04 88