Neuma

Estela Córcoles txirula
Alejandra Villalobos piccoloa
Anna Pujol piccoloa
Raquel Díaz flauta

Neuma, grekozko πνεύμα-tik: arima, airea, espiritua, bizi-hatsa.

Neuma oso nortasun desberdineko lau emakumeren batura da. Laurak elkarren osagarri direla oharturik, proiektu musikal berritzaile, moderno eta bizi baten alde egitea erabaki zuten.

Jomuga berriak aurkitu eta bide berriak urratu nahi dituzten lau flautisten arteko bategitea da, beraz, Neuma. Lau kide, lau rol desberdin. Elkarren osagarriak. Ezinbestekoak. Neuma flauta laukote bat da. Sonoritate berezi bat. Ganbera-musikako talde aseezin eta kementsu bat, agertokira igo eta hurbileko emanaldi irudimentsuen bidez jendearekin bat egiteko irrikan dagoena.

Neumak Origen aurkezten du, lehen lan diskografikoa, bere esentzia indartuz bere proiektua sendotzen duena.

 

MUSIKA MÚSICA • T: +34 94 679 04 88