Orquesta Sinfónica del Principado de Asturias

“La OSPA imprime nervio o solemnidad cuando toca, manteniendo un diálogo fluido entre las secciones” Eduardo Viñuela de La Nueva España de Gijón

OSPA 1991n sortu zen Asturiasko Printzerriko gobernuaren babesean. Berorren Gorentasun Felipe VI.a erregea da Ohorezko Presidentea. Kultura, Hizkuntza Politika eta Turismo Sailaren menpeko organismo autonomo bat da.

OSPAk nazioarteko bakarlari eta zuzendari garrantzitsuenetako batzuekin jo du, horietako batzuk bere zuzendari titularrak: Jesse Levine, Maximiano Valdés eta Rossen Milanov. Gijon eta Oviedoko bonu denboraldian parte hartzen du, Asturiasko hainbat herritan (besteak beste, Aviles) jotzen du, eta, horrezaz gain, orkestrak lan pedagogiko eta sozial handia egiten du Asturiasen.

OSPAk Espainiako auditorio eta areto garrantzitsuenetan jo du eta jaialdi ezagunetan ere parte hartu du, hala nola, Santanderreko jaialdian, Granadako Musika eta Dantza Jaialdian, Alacanteko Musika Garaikideko jaialdian, Cuencako Musika Erlijiosoaren Astean nahiz Bilboko Musika-Música jaialdian. Birak egin ditu Mexiko, Txile, Txina edo Bulgarian, eta kontzertu bat eskaini zuen Vatikanoan Benedicto XVI.a Aita Santuarentzat, María Cristina Masaveu Peterson Fundazioaren mezenasgopean.

Disko ugari grabatzen ditu, baita filmen soinu bandak ere, aipatzekoak direlarik Fernando Velázquezen musika Marrowbone pelikularako eta, besteak beste, Ning Feng bakarlariarekin grabatu dituen diskoak.

 

MUSIKA MÚSICA • T: +34 94 679 04 88