Quatuor Ardeo

“… Ardeo laukoteko kideek estilo indibidual bat garatu dute, erabateko dedikazioan oinarritua…”; “… Artikulazio zehatz eta burutsua…”; “Umore aldaketak drama zurrunbilotsutik ametsezko isiltasunetara…” Katharina von Glasenapp, Schwäbische zwitung

Carole Petitdemange biolina
Mi-sa Yan biolina
Yuko Hara biola
Joëlle Martinez txeloa

Ardeo –latinez: ardo– deitzen da laukote hau, eta taldeko lau kide gazteek lelo bezala darabilte hitz hori euren errepertorioak lantzean; lortu duten arrakastak arrazoia ematen die. 2001ean sortua Pariseko “Conservatoire National Supérieur de Musique et de Danse” kontserbatorioan, Ardeo laukotea Frantziako ganbera-talde ospetsuenetako bat da gaur egun.

Atsedenik gabeko lana, espiritu harmoniatsua eta konplizitatean oinarritutako elkar ulertze artistikoa harturik abiapuntu, sari ugari lortu dituzte euren ibilbidean, esaterako Bordele eta Moskuko nazioarteko lehiaketetan, Bolognako Paolo Borciani sariketan edo Melbourneko Ganbera Musikaren Nazioarteko Lehiaketan.

Rainer Schmidt (Hagen laukotea), Ferenc Rados edo Eberhard Feltz bezalako figura musikal handietan inspiraturik, maiz lan egiten dute Kaija Saariaho, Thomas Larcher, Pascal Dusapin, François Meïmoun eta Philippe Schoeller konpositoreekin.

“Rising Stars” izendapena jaso ondoren, Ardeo laukoteak kontzertu-bira bat egin zuen 2014/15 denboraldian, emanaldiak eskainiz Europako areto ospetsuenetan: Kolonia, Paris eta Luxemburgoko Filarmonia aretoak, Concertgebouw (Amsterdam), Palais des Beaux Arts (Brusela), Townhall (Birmingham), Konzerthaus aretoak (Viena eta Dortmund, Laeiszthalle (Hanburgo), Konserthus (Stockholm), Megaron d’Atenas, Auditori de Barcelona, Casa da Musica (Porto), Museu Calouste Gulbenkian (Lisboa), Palace of Arts (Budapest), Barbican Centre (Londres), eta Festspielhaus (Baden Baden).

Frantzian ere aritu dira, besteak beste, Cité de la musique aretoan, Musée d’Orsay museoan, Châtelet, Mogador eta Bouffes du Nord antzokietan, Salle Cortot aretoan, edo Georges Pompidou zentroan.

 

MUSIKA MÚSICA • T: +34 94 679 04 88