Robert Howarth

Zuzendaria

Robert Howarthek partituren interpretazio sendo bezain gihartsua eskaini digu” The Daily Telegraph

Robert Howarth musikan lizentziatu zen Yorkeko Unibertsitatean, eta, denbora gutxian, ospe handia hartu du errepertorio zahar eta klasikoko orkestra-zuzendari gisa eta zuzendari nagusi gisa.

Besteak beste, antzoki eta obra hauetan aritu da zuzendari: Opernhaus Zürich (Ulisesen itzulera), Norvegiako Opera (Haydnen Uharte hutsa), Hanburgoko Estatuko Opera (Alcina), North Opera (Julio César, Txirula magikoa), Galeseko Opera Nazionala (Ulisesen itzulera), Theater St. Gallen (Alcina, Maitagarrien erregina), The Grange Festival (Agrippina), Longborough Festival Opera (Ulisses), English Touring Opera (Alcina, Tolomeo), Early Opera Company (Acis & Galatea), Academy of Ancient Music (Poppea), Dartington (Charpentierren Acteón, Purcellen Arturo Erregea, Bach et al The Great Passion, Händelen Agrippina) eta Birmingham Opera Company (Ulisses, Un Ballo del Ingrate, Il Combattimento di Tancredi e Clorinda, Dido & Aeneas). Howarth Farinelli eta erregea obraren musika-zuzendaria izan zen Londresen eta New Yorken.

Honako orkestra hauen zuzendari izan da: Hallé orkestra, Danimarkako Irratiaren orkestra, Bilboko Sinfonikoa, Galiziako Real Filharmonia, Sevillako Errege Orkestra Sinfonikoa, RTE Sinfoniko Nazionala, Salzburgoko Mozarteum, Bournemoutheko Sinfonikoa eta Ingalaterrako Ganbera Orkestrak, Academy of Ancient Music, Orchestra of the Age of Enlightenment (edo Argien Mendeko Orkestra), English Concert eta Irish Baroque Orchestra.

 

MUSIKA MÚSICA • T: +34 94 679 04 88