Víctor y Luis Del Valle

Piano dúo

«Bi maisu eta kontzeptu sinfoniko bakarra, piano-jotze hutsetik haragokoa». Santiago Martín Bermúdez, Scherzo

ARD International Music Competition (Munich, 2005) ospetsuan lortutako garaipenaren ondoren, Victor eta Luis del Valle anaiek osatzen duten piano-bikotea Europako ganbera-talderik bikainenetakotzat hartu zuten berehala.

Agertoki hauek daude haien emanaldien atzean: Madrilgo Musika Auditorio Nazionala, Dom Musiki auditorioa (Mosku), Herkulessaal (Munich), Liederhalle (Stuttgart), Congress Centrum (Hannover), Théâtre des bouffes du Nord (Paris), Antzoki Nazionala (Panama), Finlandiako Opera Nazionala (Helsinki), Estonia Konsertdisaal (Tallinn), Seoul Ilshin Hall (Hego Korea)…

Hainbat lehiaketa irabazi dituzte: Dranoff International Two Piano Competition (AEB), Bialystok International Piano Duo Competition (Polonia), El Primer Palau (Bartzelona), Musiques d’Ensemble (Paris) eta XXI Central European Music Festival (Eslovakia).

Espainiako Orkestra Nazionala, Galiziako Orkestra Sinfonikoa, Helsinki Philharmonic Orchestra, Bialystok Philharmonic Orchestra, Symphonieorchester des Bayerischen Rundfunks, Münchener Kammerorchester eta Stuttgarteko Symphonieorchester des SWR orkestrekin aritu dira, Howard Griffiths, Ralf Gothoni, Peter Csaba, Juanjo Mena, André de Ridder, Guillermo García Calvo eta Yakov Kreizberg zuzendarien gidaritzapean, besteak beste.

MUSIKA MÚSICA • T: +34 94 679 04 88