10. Kontzertua

Orquesta Ciudad de Granada
Lucas Macías  zuzendaria


EDVARD GRIEG (1843 – 1907)
Suite Holberg, opus 40
Praeludium. Allegro vivace
Sarabande. Andante
Gavotte. Allegretto
Air. Andante religioso
Rigaudon. Allegro con brio

EDVARD GRIEG (1843 – 1907)
Peer Gynt, suite nº 1, opus 46
La mañana
La muerte de Ase
La danza de Anitra
En la gruta del rey de las montañas

EDVARD GRIEG (1843 – 1907)
Peer Gynt, suite nº 2, opus 55
El rapto de la novia & Lamento de Ingrid
Danza árabe
El retorno de Peer Gynt
La canción de Solveig

Egitarauren oharrak

Suite Holberg pianorako pieza gisa sortu zen 1884an, Ludvig Holberg (1684-1754) antzerkigile daniarraren jaiotzaren 200. urteurrenaren karietara. Ospakizun hartarako Grieg-ek “antzinako estiloko” obra bat idatzi zuen, suite barrokoen eskemak eta lengoaia baliatuz. Iraganeko formen ebokazio guztiz erromantizatu bat da, eta ikuspegi hori are nabarmenagoa da gerora idatzitako sokentzako moldaketan, zeinari esker egin baitzen obra ezagun. Pianorako bertsioak klabezinaren estiloko araztasuna bilatzen badu hainbat puntutan, orkestrarako baliokide honek, aldiz, badu joera sonoritateak zabaltzeko eta adierazkortasun handiagoz kargatzeko.

Henrik Ibsen-ek erabaki zuenean oholtzara eramatea bere Peer Gynt poema dramatikoa, musikalki kolaboratzeko eskatu zion Grieg bere herrikideari. Peer Gynt 1876ko otsailaren 24an estreinatu zen Christianiako -Osloren antzinako izena- antzokian. Jatorriz hogeita hiru zati zituen orkestra, abeslari bakarlari eta abesbatzarentzat, eta Grieg-ek berak pieza horietatik zortzi aukeratu zituen bi suite sinfoniko osatzeko. 1888an eta 1893an argitaratutako suite horiei esker famatu ziren musika eszeniko hauek pieza autonomo gisa kontzertu aretoetan.

© Orquesta Ciudad de Granada