15. Kontzertua

Atenea Quartet
Gil Sisquella i Oncins, biolina
Jaume Angelès Fité, biolina
Bernat Santacana i Hervada, biola
Iago Domínguez Eiras, biolontxeloa


JOHANN SEBASTIAN BACH (1685 – 1750)
Coral a cuatro voces
Aus meines Herzens Grunde, BWV 269

FRANCISCO COLL (1985 -)
Cantos

JOHANN SEBASTIAN BACH (1685 – 1750)
Coral a cuatro voces
Mitten wir im Leben Sind, BWV 383

FELIX MENDELSSOHN BARTHOLDY (1809 – 1847)
Cuarteto de cuerda nº 2 opus 13 en La menor
I. Adagio- Allegro vivace
II. Adagio non lento
III. Intermezzo: Allegretto con moto-Allegro di molto
IV. Presto-Adagio non lento

Egitarauren oharrak

Korala da gaurko egitarauaren ardatza. Himno polifoniko hauek beti egon dira presente musikaren historian: aro barrokoan elizkizunetako musika gisa hasi zirenetik eta gaur egungo berrinterpretazio transzendentalagoetaraino.

Konposizio hauek Alemania luteranoaren garaikoak dira, Luterok kantu sakratuak herriko hizkuntzara egokitu zituen garaikoak. Handik urte batzuetara, Johann Sebastian Bachek eramango zuen gailurrera genero hau. Halere, ohargarria da Eisenach konpositoreak melodia gutxi konposatu zituela koralerako. Lehendik zeuden melodiak harmonizatu zituen gehienbat.

Jarraian, Francisco Coll-en Cantos lana aurkezten da. Casals laukoteak 2017an estreinatua Cuencako Musika Erlijiosoaren Asterako enkargu bati erantzunez, obra honetan giza ahotsaren inflexioak imitatu nahi dira, nolabait, mugimendu bakar batean.

Kontzertua amaitzeko, Mendelssohnen bigarren kuartetoa entzungo dugu. Bai hasiera eta bai amaiera ederto egokitzen dira koral baten forma musikalera, nahiz eta obraren gainerako zatietan nabarmena izan egileak inspirazio-iturri izan dituela Beethovenek korurako idatzitako azken lanak.

Funtsean, Mendelssohnen “Ist es wahr?” lied-eko aipu bat dugu kantuaren haria: lied hori hilabete batzuk lehenago konposatu zuen eta gero obraren izenburuan txertatu, Beethovenek egin zuen bezala bere 135. kuartetoaren azken mugimenduan “Muss es sein?” esaldia sartuta.