
Mariam Batsashvili pianoa
FRANZ LISZT (1811-1886)
Bendición de Dios en la soledad S.173
FRANZ LISZT (1811-1886)
Fantasia quasi Sonata après une lecture du Dante
FRANZ LISZT (1811-1886)
Fantasía sobre temas de Las bodas de Fígaro y Don Giovanni de Mozart S. 697
(Completed by Leslie Howard)
Franz Liszten “Benediction de Dieu dans la solitude” lana, Alphonse de Lamartine-ren poema batean oinarritua, “Harmonies poétiques et religieuses” izeneko bere ziklo erlijioso eta poetikoaren zatia da, zeinaren izena Alphonse de Lamartine miretsiaren lan poetikotik hartu baitzuen Lisztek. Lan hau Liszten espiritualtasunaren adierazgarri bikaina da. Piezaren hasieran agertzen den melodia liriko eta leuna garatuz doa obran zehar, eta bidaia eder eta bedeinkatu batean garamatza entzuleok. Normalean ilunpean geratzen diren gure arimako txoko ezkutuetara iristen daki Lisztek.
Liszten pasioetako bat izan zen beste mundua deskribatzea, ikusi ez arren sentitzen badakigun mundu hori. Ez dakigu ziur baden ala ez, baina baiezkoan gaude. Zeruaz, infernuaz eta purgatorioaz ari gara, Dante bere Divina Commedia obran bezala. Heriotza osteko bizitza ohiko gaia da Liszten musikan. Imajinatu nahi badugu zer doinu duen gureaz haragoko munduak (mundu hori eta bere doinuak existitzen badira), horren adibide bikaina da “Fantasia quasi Sonata apres une lecture du Dante”. Piezan zehar bide asko irekitzen dira gure fantasia akuilatzeko.
Mozarten “Le nozze di Figaro” eta “Don Giovanni” obren gainean idatzitako fantasiak Mozarten aria kuttun eta preziatuenen ospakizuna dira. Lisztek pianoaren gaitasunak ikusarazi nahi zituen bere edertasun guztian, mundu guztiari erakusteko pianoa gai dela orkestraren eta abeslarien soinuak islatzeko.