32. Kontzertua

Personajes fememinos de Goethe

Ainhoa Zubillaga mezzosopranoa
Itziar Barredo pianoa


FRANZ SCHUBERT (1797-1828)
Margarita de “Fausto”
Gretchen am Spinnrade

HECTOR BERLIOZ (1803-1869)
Le Roi de Thulé

MAUDE V. WHITE (1855-1937)
La Condenacion de Fausto
There was a King of Thule

GIACOMO MEYERBEER (1791-1864)
Suleika de “El diván de Oriente y Occidente”
Suleika

FELIX MENDELSSOHN (1809-1847)
Suleika

ROBERT SCHUMANN (1810-1856)
Lied der Suleika

CARL LOEWE (1796-1869)
Mignon de “Los años de aprendizaje de Guillermo Maestro”
Sehnsucht

FANNY HENSEL (1805-1847)
Sehnsucht nach Italien

AMBROISE THOMAS (1811-1896)
Connais-tu le pays?

JOSEPHINE LANG (1815-1880)
Mignons klage

PIOTR TCHAIKOVSKY (1840-1893)
Nur wer die Sehnsucht kennt

FELIPE PEDRELL (1841-1922)
Mignon

JULES MASSENET (1842-1912)
CHARLOTTE de “Las penas del joven Werther”
Ces lettres
Va, laisse couler mes larmes
WERTHER

Egitarauren oharrak

Ukaezina da Goetheren literaturak eragin handia izan duela literaturaren eta beste arte batzuen historian, hala nola pinturan eta musikan.

Egitarau hau prestatzean, ikusarazi nahi izan dugu nolako lorratza utzi duten musikaren historian bere emakumezko lau pertsonaiek: “Fausto” obrako Margaritak, “West-östlicher Divan” obrako Suleikak, “Wilhelm Meisters Lehrjahre” obrako Mignonek eta “Die Leiden des jungen Werthers” obrako Charlottek.

Hainbeste dira lau pertsonaia liluragarri horiei buruzko musika idatzi duten egileak (Schubert, Schumann, Berlioz, Wagner, Verdi, Mayerbeer, Loewe, Hensel, Mendelssohn, Thomas, Lang, Tchaikovsky, Pedrell, Massenet, Wolf, Berg, Grieg, Strauss, Spohr, White, Liszt, Boulanger eta abar luze bat), non piezak aukeratzea izan baita beharbada zeregin zailena, pieza horien bitartez ager zedin nolabaiteko koherentzia eta oreka figura femenino horien profiletan, eta baita ere argi gera zedin euren unibertsaltasuna ahalik eta konpositore, testu, hizkuntza eta garai desberdin gehien bilduz.

Zalantzarik gabe, Goetheren pertsonaia femeninoak garaiko konbentzialismo sozialen eta eguneroko bizitzaren ondorio eta biktima izaten dira sarri. Goethek kontraesan handiekin bizi zituen bere jarduera politiko, zientifiko eta literarioa.

Beti nahi izan zuen bere bizitza pribatua babestu eta bizitza publikotik bereizi, eta emakumeen paperean aurkitu zuen etxeko intimitatearen babesleku eta abaroa, aterpe baketsu bat, espazioa ematen ziona sorkuntzarako, arterako, humanitaterako, inozentziarako, sentsibilitaterako eta maitasunerako.