
Ensemble Masques
Romain Bockler baritonoa
Olivier Fortin klabea eta zuzendaritza
JEAN-PHILIPPE RAMEAU (1683 – 1764)
“Pygmalion”
Ouverture
Les caractères de la danse:
Air, très lent
Gavotte gracieuse
Menuet Gavotte gaie
Chaconne vive
Loure très grave
Passepied
Rigaudon
Sarabande pour la Statue
Tambourin
BIAGIO MARINI (1593 – 1663)
“Narcisse & Echo”
Sonata in ecco
LOUIS-NICOLAS CLÉRAMBAULT (1676 – 1749)
Cantata “Polifemo inquieto, enamorado y celoso”
Recit: Polyphème inquiet et jaloux
Air: Ah! Rendez-moi votre présence
Recit: Mais je l’appelle en vain
Recit: Le terrible fils de Neptune
Air: Amant jaloux rompez vos chaines
MARIN MARAIS (1656 – 1728)
“Ceyx & Alcyone”
Ouverture
Tempête
Chaconne
Jean-Philippe Rameau-k, bere “Pigmalion” baletean, eszena bat idatzi zuen hainbat dantza-mugimendu dituena, eta dantza horien bidez islatzen da Pigmalionen bolizko estatuaren sorkuntza, bizia hartu zuena eta Pigmalion bera maiteminarazi zuena.
Biagio Marini Narcisoren eta Ecoren istorioan inspiratu zen “Sonata in ecco” lana idazteko. Narciso maitasunarekiko jarrera epela duen gazte bat da, denak inspiratzen dituena. Eco, berriz, Narcisorekin txoratua dagoen neska, ahots huts bihurtua eta entzuten dituen esaldien azken hitzak errepikatu besterik egiten ez duena.
“Poliphème” kantatan, Louis-Nicolas-ek Polifemoren istorioa kontatzen du. Polifemok Galatea itsasoko ninfaren maitasuna irrikatzen du, baina ninfak nahiago du Acis artzain siziliarra. Elkarrekin harrapatu ondoren, Polifemok arerioa hiltzen du arroka baten azpian zanpatuta. Orduan, Galateak ibai bihurtzen du Acisen odola, eta izan ere bada bere izena daraman ibai bat, Sizilian.
“Alcyione” obran, Marin Marais-ek Ceyxen istorioa kontatzen du. Ceyx Klarosera joan zen orakulu bat kontsultatzera, baina ito egin zen itsas zeharkaldian. Morfeok senarraren heriotzaren berri eman ondoren, Alcyone gorpuaren bila abiatzen da, eta azkenean aurkitzen du. Alcyoneren saminaz errukiturik, jainkoek txori bihurtu zituzten senar-emazteak. Enbata eta txakona zati bikainek istorio zirraragarri honen adierazkortasuna islatzen dute.