
Luis Fernando Pérez pianoa
JOHANNES BRAHMS (1833 – 1897)
Baladas opus 10
nº1 en re menor
nº2 en re mayor
Andante
nº3 en si menor
Intermezzo. Allegro
nº4 en si mayor
Andante
MANUEL DE FALLA (1876 – 1946)
La suite del amor brujo
Pantomima. Habanera
Danza del fuego fatuo
Danza del Terror
Círculo mágico
Danza ritual del fuego
Brahmsen Vier Balladen gaztaroko obra bat da, bere adiskide min Robert Schumannen emazte Clara Schumannen aldera zeukan maitasun saminaren abiapuntua. Inspirazio ia mitologikokoak dira, eta Brahms artean gaztea izan arren, dagoeneko badute mezu filosofiko sakon bat eta harreman estu bat literaturarekin. Lehen Balada Edward poema eskoziarrak inspiratu zuen. Poema horretan galdera parrizida hau egiten da: “Ama, zergatik hil dut aita?”.
Manuel de Fallaren El Amor Brujo 1915-1925. urteetan idatzi zen. Fallak hainbat bertsio egin zituen, eta horietako bat da gaurko kontzertuan entzungo dena, pianorako Suitea. Jatorriz Pastora Imperio dantzari eta kantari flamenko handiarentzat idatzitako balet bat izateko sortua, Amor Brujo lana flamenkoaren eta ijitoen munduari, euren sinesmen eta tradizioei eskainitako oda bat da.
Fallak interes bizia zuen flamenkoarekiko, gehienbat ijitoen eskuetan garatu zen arte bat, hain zuzen. Ez da kasualitatea Fallak berak Cante Jondo lehiaketa ospetsua antolatu izana obraren orkestra sinfonikorako bertsioa amaitu zuen urtean bertan. Garai hartan lehiaketak sekulako garrantzia eman zion belaunaldiz belaunaldi ahoz transmititutako arte herrikoi eta tradizional horri.
Musikak eta libretoko testuak (luzaroan G. Martínez Sierrari egotzia baina bere emazte María de la O. Lejárraga Garcíak idatzia) bikain deskribatzen ditu ijiteria, maldizioak, indarra, arraza, dantza, su garbitzailea… eta maitasunaren bilaketa etsia.