48 Kontzertua

Cuarteto Modigliani
Amaury Coeytaux
Biolina
Loïc Rio Biolina
Laurent Marfaing Biola
François Kieffer  Biolontxeloa

 

GIACOMO PUCCINI (1858-1924)
Crisantemos

WOLFGANG AMADEUS MOZART
Cuarteto de cuerda nº17 en si bemol mayor K.458 “La caza”

  1. Allegro vivace assai
  2. Menuetto (moderato)
  3. Adagio
  4. Allegro assai

 

Egitarauren oharrak

Udazkenean loratzen dira eta euren edertasun sinpleagatik nabarmentzen dira, eta kolore bizi eta anitzak badituzte ere, “hildakoen lore” deitzen zaie. Horregatik jarri zion Puccini-k Krisantemoak izena sokentzako elegia honi, zeina Savoiako dukeari eskaini baitzion (“Alla memoria di Amedeo di Savoia Duca d’Aosta”), dukea 1890ean hil ondoren.

Partiturari darion urrin biziki adierazkorrak bere xedearen mugak gainditu zituen, eta Puccini-k material musikal haren zati bat berrerabili zuen Manon Lescaut operan, bere musa dramatikoaren erreferente handian. Nahiz eta bere katalogoan nagusi diren operak, badakigu konpositoreak begiko zituela soka kuartetoak, eta gaur egun galduak diren hainbat pieza sortu zituen soka kuartetoentzat. Malenkoniaz blaitutako musika honek erakusten du bere talentua ahotserako generotik harago doala –zerbaitegatik da berebizikoa bere operen orkestrazioa-, eta bitartekotzat hartuz melodien kromatismoa, elkarrekin bat egiten duten ahotsak, tempoaren maneiua eta tonalitate ilun eta arranguratsuak diskurtso bat elikatzen du, zinez erakargarria dena ez bakarrik esaten duenagatik, baina baita ere iradokitzen duenagatik.

1782 eta 1785 artean, Mozartek sei soka kuarteto idatzi zituen eta Haydini eskaini zizkion (“Composti e dedicati al Signor Giuseppe Haydn, dal suo amico W.A. Mozart”). Ohar hunkigarri horrekin batera gutun are hunkigarriago bat idatzi zuen, non konposatzaile gazteak hauxe ziotson maisu adintsuari: “Itzal handiko gizon eta adiskide min zaren hori, hona hemen nire sei semeak. Arren izan zaitez onbera beren akatsekin, eta akats horiek gorabehera, jarraitu eskaintzen zure laguntasun eskuzabala zinez miresten zaituen honi”. Haydn-ek ez zuen aurkitu kuarteto haietan kalitatea eta inspirazioa besterik. Beste epaile jantzi eta zorrotz batek (konposatzailearen aita Leopold Mozartek) hauxe zioen Si bemoleko kuartetoaz: “honexek du estilo arinena, baina bikaina da halere”. “Ehiza” izengoitia jarri zitzaion baduelako halako landatartasun fresko eta alai bat, hasierako motibo erritmikoak ematen diona, eta Mozarten sormenaren magiak eraginda hain emankor bihurtzen dena.

Italieraz idatzitako bi eskaintza, zeintzuen bitartez adiskidetasuna sustraitzen baita musikan. Gozamen hutsa.

Mercedes Albaina

MUSIKA MÚSICA • T: +34 94 679 04 88