
Emanaldi familiarra
Títeres etcétera
‘Pedro y el Lobo’
Serguei Prokofiev musika
Enrique Lanz zuzendaritza, txotxongiloak eta eszenografia
Etcétera Ekoizpena
Yanisbel Victoria Martínez Narratzailea
Enrique Lanz, Leo Lanz, Cristina Colmenero Txotxongilolaria
Murtra Ensemble
“Pedro eta otsoa”, Serguei Prokofieven ipuin musikal ospetsua, ipuin musikal guztien jatorri eta ama dugu. Obra honen bertsio eszenikoa, Granadako Etcétera konpainiak sinatua eta Enrique Lanzek zuzendua, urteen buruan klasiko bat bihurtu da haurrentzako produkzioen artean.
Prokofiev ipuin sinple batetik abiatu zen orkestraren konplexutasun guztia haurrei helarazteko, eta pieza musikal bat sortu zuen ezinbestekoa etorkizuneko zale guztien hastapenetarako. “Pedro eta otsoa” lanean hainbat une dramatiko daude elkarren jarraian oso denbora laburrean, suspentsetik umorera doazenak eta beren kolore musikalagatik erraz ezagutzen diren pertsonaiek antzeztuak.
Ipuinaren sinpletasuna, une dramatiko markatuak eta oso ondo definitutako koloreak erabili dira eszenaratze tolesgabe bat sortzeko, indarrez eta argi azpimarratzen duena testuak eta musikak esaten digutena.
Hizkera bisual argi eta zuzen batekin, arbel handi batean eginiko haurren marrazkiak bezala, non ezer ez dagoen sobera, giro magiko bat sortzen da ikuslea hasieratik harrapatzen duena, ikusleari amets egitea eta imajinatzea beste aukerarik ematen ez diona, etengabe mugitzen ari diren hitz, musika eta formez osatutako substantzia misteriotsu horretan murgildurik dagoen bitartean.
Serguei Prokofievek metaforaz betetako lan zorrotza egin zuen, itxuraz sinplea baina eraginkorra eta ezinbestekoa haurrei orkestra ezagutarazteko. Instrumentuen kalitate fisikoak, nola erabiltzen diren orkestra klasikoan eta ez bakarrik euren soinuak, zerikusi handia dute interpretatzen duten pertsonaiarekin. “Pedro eta otsoa” kalitate musikal handiko orkestra-konposizio bat da, atsegina belarrirako, eta orobat baliabide hezitzailez betetako berebiziko tresna bat, koloreak eta mugimendua erantsiz osatu duguna.