27 Kontzertua

Il Giardino Armonico
Giovanni Antonini Zuzendaria

– La fuerza de los elementos –

MATTHEW LOCKE (1621-1677)
Suite de La tempestad

  1. Introduction
  2. Galliard
  3. Lilk
  4. Curtain tune.

ANTONIO VIVALDI (1678-1741)
La tempesta di mare, concierto en fa mayor para flauta, cuerdas y bajo continuo

  1. Allegro
  2. Largo
  3. Presto

JEAN-FÉRY REBEL
Suite Les elements
Le Chaos
Loure (La terre et l’eau)
Chaconne (Le feu)
Premier tambourine (L’eau)/Second tambourin
Sicilienne
Caprice

ANTONIO VIVALDI (1678-1741)
La tempesta di mare, concierto en mi bemol mayor para violín, cuerdas y bajo continuo opus 8 nº5 RV253

Egitarauren oharrak

Barrokoan, Natura imitatzeko grinak bultzaturik, izadia osatzen duten fenomenoak ebokatzeko ahaleginean murgildu zen musika. Asmo deskribatzaile horrek hainbat gradu izan zituen, eta saiakera guztiz oinarrizko edo onomatopeikoez harago, errealitate abstraktuak islatzen zituzten irudi musikal batzuk marraztera iritsi zen. Hala, musika alegoriaren eta metaforaren bidean sartu zen. Egitarau honetan biltzen dira pretentsio sortzaile hark utzitako lau eredu ospetsu, ibilbide bat eginez lengoaia barrokoaren dialektoetan zehar: ingelesa, antzerkitik hain hurbil dagoena; italiarra, pasiotik hurbil bere estrabertsioarekin; eta frantsesa, beti naturaltasunaren bila bon goût-a ahaztu gabe.

Jean-Féry Rebel-en Les Elements obran, Naturak oinarritzat dituen lau elikagaiak deskribatzeaz gain, Naturaren beraren garrantzia iragartzen da kaosak dakarren mehatxua irudikatuz. Orkestrazio finak eta erakargarritasun erritmikoak -frantsesak dantzaren maisu baitira- maisulan kategoria ematen diote partiturari.

Matthew Locke-ren inspirazioak jite musikal zoragarria eman zion William Shakespeareren Ekaitza dramari, bikain konbinatuz antzerkia eta ganbera-musika instrumentazio ezinbestez murritz batekin. Eta horrek erakusten digu errenazimenduko tradizio britainiar gozagarria ez zela erabat agortu estilo barrokoa iristean.

Mercedes Albaina

MUSIKA MÚSICA • T: +34 94 679 04 88