43. Kontzertua

Trío Messiaen
David Petrlik, biolina
Volodia Van Keulen, biolontxeloa
Philippe Hattat, pianoa


FRANZ SCHUBERT (1797 – 1828)
“Piano trio nº2 en mi bemol mayor opus 100 D. 929

Egitarauren oharrak

1827ko azaroan Franz Schubertek bere bigarren trioa pianorako konposatu zuenean, oso gaixorik zegoen eta biziki nahigabetua Beethovenen heriotzagatik. Bere bizitza laburreko azken bi urteak bolada sortzaile eta oparo bat izan ziren, zeinetan ugari idatzi eta bere maisulan handienetako batzuk konposatu baitzituen, euren artean Winterreise kantu-zikloa, pianorako Impromptus obra, pianorako azken hiru sonatak eta pianorako bi trioak.

Bigarren mugimenduaren gai nagusia (Kubrick-en Barry Lindon eta beste zenbait filmetan ezagutarazia), Suediako Se solen sjunker kantu herrikoian inspiratuta omen dago; teoria aski onartu baten arabera, Schubertek Fröhlich ahizpen Vienako etxean entzun zuen kantu hori Isak Albert Berg tenor suediarrak kantatua (batzuek uste dute berak idatzi zuela, baina ez dago frogarik). Hauxe da kantuak oinarritzat duen poema (alboan, hitzez hitzezko itzulpena):

Se solen sjunker ner bak höga bergens topp.
För nattens mörka skuggor Du flyr o sköna hopp.
Farväl. Farväl.
Ack, vännen glömde bort sin trogna väna brud.
La la la la la la la etc.

Begira, horra eguzkia ezkutatzen mendi tontorren atzean.
Gaueko iluntasunetik ihesi zoaz, oi itxaropen ederra. Agur, agur.
Tamalez, adiskideak ahaztu zuen bere andregai justu eta leiala.
La la la la la la la etab.