MOBY DICK

Irrati-drama eszenikoa; aktoreak, musikariak eta elektronika, denbora errealean.

Musika: Iñaki Estrada Torío.
Antzerki-egokitzapena: José Miguel Baena.
Ciklus ensemble.
RCSMMko Sonologia Departamentua.

GONBIDAPENAK

Abenduaren 9tik 15era —16:00etatik 19:00etara bitartean— etor zaitezke gonbidapenen bila Azkuna Zentroa Alhóndiga Bilbaora.
Bi gonbidapen emango dizkizugu pertsona eta kontzertu bakoitzeko.

Egitarauren oharrak

Ba al dago antzerkirik antzokitik kanpo? Ba al daude gorputzik ez duten aktoreak, ahotsa baino ez dutenak? Ba al dago airearen antzerkirik? Musikak bere dramaturgia inposatzen al du? Hitza menderatzen al du? Musika al da nagusi, dopo le parole? Jario ezberdina izanda, batu al daitezke teknika musikala eta ahozko adierazpena, elektronikak lagunduta? Eratu al dezakete, guztiek batera, opera eta antzezpena ez den eszenaratze bat? Iradoki al daiteke agertoki batean balea zuri handi bat, ama jainkosa liluragarria, eta, aldi berean, bortitza eta errukigabea, soilik bitarteko hauek izanda? Eta hiru eguneko ehizaldi ikaragarria eta itsasoaren edertasun izugarria? Neurriz kanpoko anbizioa al da eleberri hain zabalaren eta digresiboaren muina azaleratzea ordubete eskaseko antzezpen batean? Ba al dago destinoari besoa bihurritu nahi izatea baino harrokeria handiagorik? Predestinazio biblikoa, saihetsezintasuna? Kasu batzuetan, zentzuzkoena baietz erantzutea izango da; beste batzuetan, aldiz, ezetz; baina, guk ez dugu inoiz baztertzen kontrako erantzuna, agian harropuztuta gaudelako.

José Miguel Baena


Airearen Antzerki berria

Ciklus Ensemblen Airearen Antzerki gisa birdefinitzen dugun horren barruan sartzen da Moby Dick, Rabelaisek XVI. mendean idatzi zuen eleberri homonimoan oinarritutako Gargantua eta Joseph Conraden eleberri famatua oinarri duen Heart of Darkness lanak bezala: nolabait ere irratiko antzinako irrati-dramen izaera ikuspegi garaikide eta, batez ere, musikal batetik berreskuratzen duten obrak dira hirurak ere. Musikaren eta antzerkiaren arteko batasuna ulertzeko modu berriak bilatzeko lanaren ondorioz sortu dira hiru pieza horiek. Diziplinarteko lana izan da, zeinean musika sortu berria, antzerkia eta teknologia berria uztartu egin baitira dramaturgia soinudunak garatzeko modu berria proposatzeko.

MUSIKA MÚSICA • T: +34 94 679 04 88