 {"id":1097,"date":"2022-02-15T09:49:55","date_gmt":"2022-02-15T08:49:55","guid":{"rendered":"https:\/\/musika-musica.bilbao.eus\/eu\/albisteak\/musika-musica-2022-celebrara-los-dias-4-5-y-6-de-marzo-su-21a-edicion-inspirada-en-la-naturaleza"},"modified":"2023-02-09T12:04:57","modified_gmt":"2023-02-09T11:04:57","slug":"musika-musica-2022-jaialdiaren-xxi-aldia-martxoaren-4an-5ean-eta-6an-ospatuko-da-eta-naturan-inspiratutako-musika-izango-du-gaia","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/musika-musica.bilbao.eus\/eu\/albisteak\/musika-musica-2022-jaialdiaren-xxi-aldia-martxoaren-4an-5ean-eta-6an-ospatuko-da-eta-naturan-inspiratutako-musika-izango-du-gaia","title":{"rendered":"MUSIKA-M\u00daSICA 2022 JAIALDIAREN XXI. ALDIA MARTXOAREN 4AN, 5EAN ETA 6AN OSPATUKO DA, ETA NATURAN INSPIRATUTAKO MUSIKA IZANGO DU GAIA"},"content":{"rendered":"<ul>\r\n \t<li><strong>Jaialdiak 70 emanaldi inguru eskainiko ditu hiru egunean, eta proposatuko du ibilbide bat egitea naturan inspiratutako musikaren historian zehar, hasi Berpizkundean eta gaur arte; errepertorioan ez dira faltako Vivaldiren <em>Lau urtaroak, <\/em>Richard Straussen <em>Alpetar Sinfonia <\/em>eta Beethovenen <\/strong><\/li>\r\n \t<li><strong>Musika klasikoz gainezka egongo da hiria, eta Arriaga Antzokian ere izango dira emanaldiak, lehenengo aldiz: martxoaren 4an, 19:00etatik aurrera, jaialdiari hasiera emateko kontzertuarekin, Haydn-en <em>Kreazioa <\/em>eskainiko da, Robert Howarth-ek zuzenduta eta Bilboko Koral Elkartearekin eta Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin batera.<\/strong><\/li>\r\n \t<li><strong>Familiek Musika-M\u00fasica planean aurkituko dute berendako eskaintza, bi proposamen hauekin:<\/strong> <strong>Azkuna Zentroan \u201cAma Lurra\u201d emango da, Companyia del Princep Totilauren musika- eta antzerki-ikuskizuna.<\/strong> <strong>EHUko Bizkaia Aretoan, \u201cDeshaciendo nubes\u201d sorkuntza-esperientzia eskainiko da, M\u00f3nica Rodr\u00edguez Curielek zuzenduta.<\/strong><\/li>\r\n \t<li><strong>Jaialdiak, musika klasikoaren zabalkundea egiteko eginkizunean interpretatzaile gazteei laguntzearren, gune bat erreserbatu du EHUko Bizkaia Aretoan, EHUko ikasleen orkestraren aurkezpena nabarmentzeko, alegia, EHUko Orkestra Sinfonikoarena: martxoaren 5ean izango da emanaldia, 13:00etan, Haendel, Respighi, Grieg eta Bach biltzen dituen errepertorioa eskaintzeko.<\/strong><\/li>\r\n \t<li><strong>Martxoaren 5ean, <em>Kantamundi <\/em>programa aurkeztuko da, Bilboko Koral Elkartearen eta Musika-M\u00fasicaren ekimenez, eta uriko hainbat ikastetxek parte hartuko dute bertan, xedetzat harturik abesbatza-sare bat sortzea eta kognizio-, afektu- , sormen- eta ikasketa-gaitasunak sustatzea.<\/strong><\/li>\r\n \t<li><strong>Musika-M\u00fasica 2022 jaialdiak musika bizitzeko eta sentitzeko modu berriak ikertuko ditu, eta publikoei eskainiko, eta, horretarako, elkar eraginezko bi instalazio izango dira, bata Azkuna Zentroan eta bestea Euskalduna Jauregian; musika-proposamenak ere egingo ditu, hala nola \u201cOrigen\u201d ikuskizuna, zeinak musika-esperientzia berritzaile bat eskainiko baitu, musika, eszenografia, hitza, argia eta kolorea fusionatuz.<\/strong><\/li>\r\n \t<li><strong>Kontzertu horietarako guztietarako sarrerak bihar jarriko dira salgai, asteazkenarekin, Euskalduna Jauregiko leihatiletan eta ohiko kanalen bidez.<\/strong><\/li>\r\n<\/ul>\r\nMusika-M\u00fasica jaialdia, Bilboko Udalak antolatzen du, eta <strong>martxoko lehenengo asteburuan ospatuko da (martxoaren 4an, 5ean eta 6an) haren 21. aldia, natura gaitzat hartuta<\/strong><strong>.<\/strong> <strong>Musika-M\u00fasica \u201cNATURA\u201d <\/strong>jaialdiak 70 kontzertu eskainiko ditu, era guztietako publikoentzat eta ohiko <em>maratoi <\/em>formatuan, nagusiki <strong>Euskalduna Jauregian, <\/strong>baina baita ere <strong>Azkuna Zentroan, EHUko Bizkaia Aretoan, eta, <\/strong>halaber, lehenengo aldiz, <strong>Arriaga antzokian, <\/strong>non, martxoaren 4an, 19:00etatik aurrera, Haydn-en <em>Kreazioa <\/em>emango baita hasierako kontzertu moduan, Robert Howarh-ek zuzenduta eta Bilboko Koral Elkartearekin eta Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin batera.\r\n\r\nOraingo aldi honetan, natura izango du inspirazio-gai Jaialdi honek, zeina era horretako bakarra baita Estatu osoan; gaur goizean aurkeztu du <strong>Juan Mari Aburto <\/strong>alkateak, Bilboko Udaletxeko Arabiar Aretoan, <strong>Gonzalo Olabarria <\/strong>Kultura eta Gobernantza Saileko zinegotziarekin batera. Musika-M\u00fasica 2022 jaialdiak <strong>ibilbide <\/strong>bat proposatuko dio publikoari, <strong>naturan inspiratutako musikaren historian zehar, <\/strong>eta han aurkituko ditu musika klasikoko obrarik esanguratsuenetako batzuk, hala nola Vivaldiren <em>Lau Urtaroak, <\/em>Haydn-en <em>Kreazioa, <\/em>Richard Strauseen <em>Alpetar Sinfonia, <\/em>Beethovenen <em>Pastorala, <\/em>Sain Sa\u00ebns-en <em>Animalien Inauteria, <\/em>Mahler-en <em>Lurraren Kantua <\/em>edo Copland-en <em>Apalachian Spring.<\/em>\r\n\r\n<span lang=\"EU\">Aldi honetako berrikuntza nagusia zera da: gaia bera, Natura, <b>ez da izango garai jakin batekoa soilik, baizik eta ibilbide bat Berpizkundean hasi eta gaur arte, musika- eta eszena-adierazpen garaikideenetara arte.<\/b><\/span> <span lang=\"EU\">Horren adierazgarri da nola Berpizkundeko soinuak zer denboragabe baten moduan entzungo diren Azkuna Zentroan, <i>edo <\/i>Vivaldiren <i>Lau Urtaroak <\/i>nola entzun ahal izango diren bideo-proiekzio batekin partekatuz agertokia, eta nola ikusi ahal izango den egun horretarako propio diseinatutako kontzertu bat, Daniel Oyarzabalek organoarekin eta Miriam Hontanak biolinarekin joko dutena Euskalduna Jauregiko auditorioan, <i>saio arlote <\/i>batean, martxoaren 4an, ostiralarekin, 20:45etik aurrera.<\/span>\r\n\r\nHorrez gain, alkateak aurreratu duenez, <em>\u201cmusika auzoetara ere iritsiko da, musika proposamen deszentralizatu eta ibiltari baten bitartez, auzotarren harridura eraginez uriko kale eta plazetan\u201d<\/em>.\r\n\r\nMusika-M\u00fasica \u201cNATURA\u201d jaialdian, <strong>70 proposamen <\/strong>inguru eskainiko dira, betiko formatu klasiko dagoeneko finkatuarekin, eta, hala, orkestra sinfonikoak, orkestra barroko nazioarteko ospedunak, laukoteak, hirukoteak, instrumentu-jotzaileak eta ahotsak bilduko ditu. <em>Multzo artistiko horrek, gutxi gorabehera, 1.300 musikari bilduko ditu guztira, hala dagoeneko ospetsu bihurtuak nola berriak, eta guztiak izango ditugu agertokietan, hiru egunean zehar, gustu eta publiko mota guztientzako proposamenekin, eta prezio merkeetan (3 eta 12 euro bitartean ikuskizun bakoitzeko), <\/em>adierazi du Gonzalo Olabarria zinegotziak.\r\n\r\n\u00a0\r\n\r\n<a href=\"https:\/\/musika-musica.bilbao.eus\/assets\/media\/\/cartel-verde-768x960.jpg\"><img class=\"aligncenter size-size_768 wp-image-1094 lazyload\" alt=\"\" width=\"768\" height=\"960\" data-src=\"https:\/\/musika-musica.bilbao.eus\/assets\/media\/\/cartel-verde-768x960.jpg\" srcset=\"https:\/\/musika-musica.bilbao.eus\/assets\/media\/cartel-verde-768x960.jpg 768w, https:\/\/musika-musica.bilbao.eus\/assets\/media\/cartel-verde-150x188.jpg 150w, https:\/\/musika-musica.bilbao.eus\/assets\/media\/cartel-verde-300x375.jpg 300w, https:\/\/musika-musica.bilbao.eus\/assets\/media\/cartel-verde-400x500.jpg 400w, https:\/\/musika-musica.bilbao.eus\/assets\/media\/cartel-verde-480x600.jpg 480w, https:\/\/musika-musica.bilbao.eus\/assets\/media\/cartel-verde-550x688.jpg 550w, https:\/\/musika-musica.bilbao.eus\/assets\/media\/cartel-verde-992x1240.jpg 992w, https:\/\/musika-musica.bilbao.eus\/assets\/media\/cartel-verde.jpg 1080w\" sizes=\"(max-width: 768px) 100vw, 768px\" \/><\/a>\r\n<h3>MUSIKA MARATOIA<\/h3>\r\nAlkateak xehetasunak eman ditu Bilboko jaialdi honen gakoen gainean, zeinari bere sailean bakana irizten baitzaio: <em>\u201cMusika-M\u00fasica jaialdia musika klasikoko jaialdi bat da, maratoi formatua duena, eta zabalkundea egiteko ezaugarri nabarmena duena, betiere prezio merkeekin eta kalitate artistikorik handienaren aldeko konpromisoa hartuta\u201d.<\/em>\r\n\r\nEuskalduna Jauregian, martxoaren 5ean (larunbata) eta martxoaren 6an (igandea), eskainiko da egitarauaren zatirik handiena, ohiko maratoi formatuarekin; 11:00etan hasiko dira emanaldiak, eta, gutxi gorabehera, 21:00etara arte izango dira, eta guztira berrogeita hamar emanaldi inguru, bakoitza 45 minutukoa. Auditorioan izango dira <strong>kontzertu sinfonikoak, <\/strong>Estatuko orkestra handien eskutik, eta hainbat obra eskainiz, hala nola Beethovenen <em>Pastorala, <\/em>Hayden-en <em>Urtaroak, <\/em>Richard Straussen <em>Alpetar sinfonia, <\/em>Fallaren <em>Espainiako lorategietako gauak, <\/em>edo Joaqu\u00edn Rodrigoren <em>Aranjuezko Kontzertua, <\/em>azken bi horiek Gaztela eta Le\u00f3ngo Orkestra Sinfonikoaren eskutik, Gabriel Bebeselea dutela zuzendari, eta Judith Jauregi pianoan, eta Rafael Agirre gitarran; domekan izango dira, 19:45etik aurrera.\r\n\r\nEuskalduna Jauregiko 0B aretoan musika barrokoa eskainiko da: garai horretan eragin nabarmena izan zuen naturak, eta nazioartean ospetsuak diren zenbait orkestra izango dira, Vivaldi, Piazzola, Puccini, Manfredi edo Mozarten konposizioak gailentzen diren errepertorioarekin; publikoak, joko diren obretan, klabezina (klabea) entzuteko aukera izango du kontzertu batzuetan.\r\n\r\nBeste alde batetik, 0D aretoko agertokian, <strong>ganbera-kontzertuak <\/strong>eskainiko dira: dozena bat emanaldi, eta haien artean aipamen berezia merezi dutenak D\u00fao del Valle bikotea, pianorako kontzertu bat emanez lau eskurekin joa, Shubert-en, Ravel-en eta Dvor\u00e4k-en obrekin. Han bertan, Le Concert Impromptu taldeak honako hauen piezak eskainiko ditu: Gl\u00fcck, Villa-Lobos, Mendelssohn, Beethoven eta Berlioz. Haize-instrumentuen ensemble ez oso ohiko bat osatzen du taldeak. 0A aretoan, <strong>errezital <\/strong>segida bat eskainiko da, maila handiko piano-jotzaileen eskutik, hala nola Judith Jauregi, Alfonso G\u00f3mez edo Luis Fernando P\u00e9rez, guztiak ere ospea bildua dutenak beren ibilbidean, eta Musika-M\u00fasica jaialdian eman zituztenak beren estreinako emanaldiak.\r\n\r\nIzan ere, Musika-M\u00fasica jaialdian, ibilbide luzea egin duten artistak eta interpretatzaile gazteak izango dira elkarrekin, egoitza eta programa beretan, Euskalduna Jauregiko <strong><em>Kiosko <\/em><\/strong>gunean. Agertoki horretan, martxoaren 5ean, <strong><em>Kantamundi<\/em><\/strong> programaren estreinaldia izango da, Bilboko Koral Elkartearen eta Musika-M\u00fasicaren ekimenez, eta uriko hainbat ikastetxek parte hartuko dute bertan, xedetzat harturik <strong>abesbatza-sare bat sortzea<\/strong> eta kognizio-, afektu- , sormen- eta ikasketa-gaitasunak sustatzea. Interpretatzaile eta konposatzaile profesionalek parte hartuko dute programa honetan.\r\n<h3>INTERPRETATZAILE GAZTEAK<\/h3>\r\n<em>Kiosko <\/em>gunean, halaber, kontserbatorioetako eta musika-ikastetxeetako musika ikasleak bilduko dira. Aurten, sarrera beharko da eremu horretara sartzeko, eta prezio merkean (3 euro) eskainiko da: bihartik aurrera egongo dira salgai ohiko kanalen bitartez.\r\n\r\nAlde horretatik, Bilboko Udalaren Kultura Saileko zinegotziak argitu duenez: <strong><em>\u201cMusika-M\u00fasicaren erronketako bat da musika-ikastetxeen eginkizuna babestea, <\/em><\/strong><em>baina, <strong>halaber, interpretatzailerik gazteenen lanari laguntzea, musika klasikoaren zabalkundea eginez betetzen duten zereginean\u201d:<\/strong><\/em> Hori da Rioja Filarmon\u00eda orkestraren kasua, zeinak EHUko Bizkaia Aretoan emango baitu \u201cBeethoven poltsikoan\u201d kontzertu iruzkinduna; halaber, \u201cOrigen\u201d kontzertua ere, Neuma txirula-laukotearen eskutik: musika-eszenografia, hitza, argia eta kolorea nahasten dituen proposamen garaikidea baitakar Azkuna Zentroan eskaintzeko, martxoaren 5ean, 18:30ean, eta martxoaren 6an, 13:00etan. Aipamen berezia merezi du EHUko Orkestra Sinfonikoak, zeina Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek osatzen baitute: EHUko Bizkaia Aretoan emango du kontzertua martxoaren 5ean, 13:00etatik aurrera, honako hauek biltzen dituen errepertorio batekin: Haendel, Respighi, Grieg eta Bach, Doru Artenie-ren zuendaritzapean.\r\n<h3>PUBLIKO BERRIAK<\/h3>\r\nJuan Mari Aburtok, aurkezpenean, hau ekarri du gogora: <strong>Nazioarteko Jaialdi hau erreferentea da musikaren arloan, <\/strong><em>\u201curtetik urtera, milaka pertsona, bertakoak, kanpotik etorriak, familiak, gazteak, helduak, melomanoak, zaletuak eta lehen aldiz musika klasikora hurbiltzen direnak, Musika-M\u00fasican biltzen dira, zeina bilbotar guztien JAIALDIA bihurtu baita epe labur batean, leku bat lorturik gure agendetan eta musikaren arloan ezagunenak diren hitzorduen artean\u201d.<\/em>\r\n\r\nMusika-M\u00fasica jaialdiak, lehiaturik <strong>publiko geroz eta askotarikoago eta zabalago batengana iristera eta publiko berriak heztera musika klasikorako, <\/strong>leku bat gorde du halaber <strong>familientzat, umeendako egokitutako proposamenak eskainiz.<\/strong> Hala, bada, EHUko Bizkaia Aretoan, \u201cDeshaciendo nubes\u201d sorkuntza-esperientzia izango da, M\u00f3nica Rodr\u00edguez Curiel andreak zuzentzen duen esperientzia sormenezko eta parte hartzezko bat, zeinaren bi emanaldi eskainiko baitira, bata zapatuan, 11:00etan, eta bestea domekan, 12:15ean. Horrez gain, Azkuna Zentroan, \u201cAma Lurra\u201d eskainiko du Companya del Pr\u00edncep Titilau deritzonak: musika- eta antzerki-ikuskizun bat da, familian gozatzeko, eta bi emanaldi izango ditu, bata zapatuan, 12:15ean, eta bestea domekan, 11:00etan.\r\n\r\nModu asko dago musika eta natura aurkezteko, gozatzeko eta sentitzeko, zirrara eragiteko. Hori dela eta, Musika-M\u00fasicaren aldi honetan, formatu berriak ikertuko dira, publiko berriak erakartzearren eta zirrara berriak eragitearren. Hala, bada, aurten, bi agertoki izango dira eszena garaikide berri honetarako, Azkuna Zentroko sabai-leihoan eta Euskalduna Jauregian, elkar eragitezko instalazio bana izango baita haietan, publikoak zer probatu nahi, hartarako. Lehenengo instalazioa Azkuna Zentroan egongo da, eta landareak ukitu ahal izango dira naturaren soinuak eraginez, Wagner-en \u201c<strong>Zurrumurruak basoan\u201d <\/strong>obraren erritmoaren arabera. Euskalduna Jauregian, \u201cSming\u201d instalazioa egongo da, abesbatza elkar eraginezko bat, non publikoari aukera emango baitzaio nork bere orkestra zuzentzeko batuta magiko batekin.\r\n\r\nBestalde, aldi honetan, berrikuntza gisa, Musika-M\u00fasica jaialdia hasi baino egun batzuk lehenago, Jaialdia kalera aterako da, jendearen bila, proposamen ibiltari batekin, zeina uriko auzoetan zehar ibiliko baita martxoaren 1ean, 2an eta 3an, Sain Sa\u00ebns konposatzailearen musika-pilula txikiak eskainiz, betiere uriko bazter guztiei musika klasikoz gainezka ipini arte.\r\n<h3>ZINEMAKO MUSIKA<\/h3>\r\nDagoeneko finkatua baitu atal hau Jaialdiak, zinemako musikaren ingurukoa, hiru saio eskainiko ditu, lehena martxoaren 4an, ostiralarekin, jaialdiaren hasierarekin batera. EHUko Bizkaia Aretoan, mahai-inguru bat izango da, C\u00e9sar Coca kazetari kulturan berezituak eroango duena; zinemako soinu-banden konposatzaileek ere parte hartuko dute, hala nola \u00c1ngel Illarramendik (\u201cTasio\u201d), Fernando Vel\u00e1zquezek (\u201cLo imposible\u201d) eta Nerea Alberdi konposatzaile, orkestratzaile eta moldatzaileak. Bestalde, zapatuan eta domekan, han bertan, Patricia Sojok eta C\u00e9sar Cocak zinemaren, musikaren eta naturaren arteko harremana aztertuko dute, bi saiotan: \u201cMusikak arrastan narama itsasoak nola\u201d, klasikoen, naturaren eta zinemaren gaineko saioa; eta \u201cHau da naturaren soinua zineman\u201d, zinemako soinu-banden konposatzaileek paisaia nola islatzen duten aztertuko duena.\r\n<h3>VENTA DE ENTRADAS<\/h3>\r\nSarrerak <strong>BIHARTIK<\/strong> aurrera (<strong>otsailaren 16a, <\/strong>eguaztena) erosi ahal izango dira.\r\n<ul>\r\n \t<li>Euskalduna Jauregiko leihatilak: astelehenetik zapatura, 12:00etatik 14:00etara, eta 17:00etatik 20:00etara.<\/li>\r\n \t<li><a href=\"http:\/\/www.euskalduna.eus\">euskalduna.eus<\/a> webgunean.<\/li>\r\n \t<li>Kutxabank-eko orotariko kutxazainetan<\/li>\r\n \t<li>Taldeentzako bakarrik: 94 403 51 80 telefonoan, 12 sarreratik gora kontzertu bererako (gutxienez 50 sarrera erosi behar dira).<\/li>\r\n \t<li>\u201cKiosko\u201d eremuan Interpretatzaile Gazteen kontzertuetara sartzeko, sarrera beharko da (3 euro).<\/li>\r\n<\/ul>\r\nEgitarauaren xehetasun guztiak eta ordutegi eta prezioen gaineko informazioa jaialdiaren webgunean dago eskura.\r\n<h3>Covid-19 gaitzaren kontrako neurriak<\/h3>\r\nJaialdiaren antolatzaileek zorrozki beteko dituzte COVIDa dela eta indarrean dauden neurri guztiak, baita maskara eremu itxietan erabili beharrari buruzkoa ere, besteak beste. Uneoro, Musika-M\u00fasica jaialdiaren egoitza guztietan, aretoetako langileen gomendioak bete beharko dira.\r\n<h3>SARE SOCIALAK<\/h3>\r\n<ul>\r\n \t<li><strong>BILBAO UDALA<\/strong><strong>:<\/strong> <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/channel\/UC0x8-vrWLFSpMR20wdApXgQ\">YOUTUBE<\/a> | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM<\/li>\r\n \t<li><strong>BILBAO KULTURA<\/strong><strong>:<\/strong> <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/channel\/UCjelp0XKWloJPTLe8aS-Lxg\">YOUTUBE<\/a> | <a href=\"https:\/\/www.facebook.com\/BilbaoKultura\/\">FACEBOOK<\/a> | <a href=\"https:\/\/twitter.com\/bilbaokultura\">TWITTER<\/a> | <a href=\"https:\/\/www.instagram.com\/bilbaokultura\/\">INSTAGRAM <\/a><\/li>\r\n \t<li><strong>MUSIKA MUSICA: <\/strong>| <a href=\"https:\/\/www.facebook.com\/MusikaMusicaBi\/\">FACEBOOK <\/a>| <a href=\"https:\/\/twitter.com\/musikamusica_bi\">TWITTER<\/a> |<a href=\"https:\/\/www.instagram.com\/musikamusica_bi\/?hl=es\"> INSTAGRAM<\/a><\/li>\r\n<\/ul>\r\n\u00a0","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Jaialdiak 70 emanaldi inguru eskainiko ditu hiru egunean, eta proposatuko du ibilbide bat egitea naturan inspiratutako musikaren historian zehar, hasi Berpizkundean eta gaur arte; errepertorioan ez dira faltako Vivaldiren Lau urtaroak, Richard Straussen Alpetar Sinfonia eta Beethovenen Musika klasikoz gainezka egongo da hiria, eta Arriaga Antzokian ere izango dira emanaldiak, lehenengo aldiz: martxoaren 4an, 19:00etatik [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":4,"featured_media":1217,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[8],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/musika-musica.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1097"}],"collection":[{"href":"https:\/\/musika-musica.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/musika-musica.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/musika-musica.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/4"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/musika-musica.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1097"}],"version-history":[{"count":11,"href":"https:\/\/musika-musica.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1097\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":32618,"href":"https:\/\/musika-musica.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1097\/revisions\/32618"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/musika-musica.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/1217"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/musika-musica.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1097"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/musika-musica.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1097"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/musika-musica.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1097"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}