Marzena Diakun

Zuzendaria

Madrilgo Erkidegoko Orkestra eta Abesbatzaren zuzendari artistiko titularra. 2021eko irailetik, Madrilgo Erkidegoko Orkestra eta Abesbatzaren (ORCAM) zuzendari artistikoa titularra da Marzena Diakun (Polonia, 1981). 2005ean, zuzendaritza-ikasketak amaitu zituen, Mieczysaw Gawronskiren agindupean, Wroclaw-ko Karol Lipiński Musika Akademian. Ondoren, graduondoko bat egin zuen Vienako Musika eta Arte Eszenikoen Unibertsitatean, 2006an, eta Musika Arteetan doktoretza egin zuen Krakoviako Musika Akademian, 2010ean. Bere mentoreen artean Howard Griffiths, Colin Metters eta Pierre Boulez daude.

2015ean, Bostongo Orkestra Sinfonikoaren zuzendaritza-beka eta Marin Alsopen Taki Concordia beka jaso zituen, eta nazioarteko ospea lortu zuen Parisen, Radio Franceko Orchestre Philharmonique taldearekin emandako zenbait kontzerturen ondoren. Diakun, gainera, musika garaikidearen sustatzaile konprometitua da. Bere sarien artean daude Pragako Zuzendarien Udaberriko Lehiaketaren 59. edizioko bigarren saria, Zilarrezko Batuta Fitelberg Nazioarteko Lehiaketaren 9. edizioan (2012) eta Berrikuntza Klasiko Onenaren Sarirako izendapena (2019).