Jaialdia

Musika-Música Bilbao
2002-2024

2022tik, martxoko lehen asteburuan, Musika-Música jaialdiak ibilbide musikal bat proposatzen du, musika sinfonikoan, oberturetan, opera-musikan, erlijio-musikan, ganbera-musikan edo ahots-musikan barrena geldialdiak eginez.

Jaialdiak musika ugari ekarri du Bilbora, eta dagoeneko erreferentziazko hitzordua da mota guztietako entzuleentzat, izan melomanoak, izan zaleak.

Bere aparteko formatuari esker, hainbat gai, konpositore, garai edo hiritako musika entzuten da Euskalduna Jauregiko zazpi agertokitan, aldi berean. Esperientzia paregabea da, programak 70 kontzertu baino gehiago hartzen baititu barne.

Gaztea izan arren, bere musika-eskaintzaren kalitateak eta bertaratzen den jendetzak prestigio handia eman diote.

Milaka interpretek —ezagunak eta musikari hasiberriak— musikarekin hunkitu gaituzte; batzuek jaialdi honetan bertan hasi zuten beren ibilbide profesionala. Eta mota guztietako ehunka milaka pertsonak izan dute emozio berbera.

Hemendik segundo musikal hauek eskainiko dizkiegu.

El sueño de una noche de verano. (Felix Mendelssohn, 1809-1847). Tomo Estudiok egindako bideoa.