Guarneri Trio Praga

Čeněk Pavlik biolina, Marek Jerie biolontxeloa, Ivan Klánský pianoa

“Hiru artista hauen arteko kontzeptuen batasuna nabarmentzen da. Izan ere, hirurek pertsonalitate handia izan arren, ikuspegi komun baten mesedetan ezin hobeto egokitzeko gai dira. Elkarren artean komunikatzeko modua oso naturala da”

(Bachtrack)

Guarneri hirukotea ganbera-musikaren adierazlerik handienetakotzat jotzen da. Bere 33. urteurrena ospatu berri dute, oraindik hasierako musikariak taldean jotzen jarraitzen dutela, freskotasun osoz eta sasoi ezin hobean. 1986an sortu zenetik, piano klasikoko hirukoterik onenetakoa izan da. Bere lehen arrakastak nazioarteko musika-arloko hedabideek goraipatu izan dituzte, eta ganbera-musika talde liderren artean kokatzen duten talde hau, hain zuzen ere, bere interakzioagatik, soinu- kalitate bikainagatik eta birtuosismo tekniko handiagatik. Denboran zehar, musikan arituz lortu dute parekorik ez duen heldutasun artistikoaren eta adierazkortasunaren arteko konbinazioa. Horrek etorkizun handiko baldintzak sortzen ditu beren ibilbidearen laugarren hamarkadan, eta erabateko arrakasta bermatzen die kontzertuetan.