Vadim Repin

Biolina

Novosibirsk-en jaio zen. 11 urte zituela, Veniavsky lehiaketa ospetsua irabazi zuen. 1989an Bruselako Isabel Erregina Nazioarteko Lehiaketako irabazlerik gazteena izatea lortu zuen, eta 20 urte geroago lehiaketako epaimahaikide izan zen. Munduko kontzertu-areto nagusi guztietan aritzen da, nazioarteko orkestra onenekin. Eszenatokiko kideen artean honako hauek izan ditu: Ashkenazi, Boulez, Gergiev, Mehta, Muti, Nagano, Temirkanov, Tillemann, Chailly, Jansons, Argerich, Kissin, Lang Lang, Matsuev, Capuçon, Knyazev, Maisky eta Bartoli. Musikagile garaikide errusiarren zenbait lan interpretatzen lehena izan zen, hala nola, Gubaidulina, Yusupov, Auerbach, Demutsky edo Pletnev-en lanak. Bere diskografiak 30 disko baino gehiago biltzen ditu, guztiak oso sarituak. Errusiako artista herrikoia. Arteen eta Letren Frantziako Ordenako Zalduna. M. Rostropovich, M. Caballé, E. Kissin eta A.-S. Mutter-ekin batera, Frantziako Les Victoires de la Musique Classique sari nazionala jaso zuen. 2013tik Transiberiako Arte Jaialdiaren sortzaile eta zuzendari artistikoa da. Nicolò Amati biolina jotzen du (1664).