(La Provenza).
Orkestra ospetsuekin jotzera gonbidatu izan dute, hala nola Mariinsky Orkestra (Valery Gergiev), Burdeos-Akitaniako Orkestra Nazionala (Paul Daniel), Simon Bolivar Orkestra Sinfonikoa (Christian Vasquez) edo Saint-Etienneko Operako Orkestra.
Aldizka jotzen du ondoko areto ospetsuetan: Théâtre des Champs-Elysées (Paris), Bordeleko Auditorioa, Salamanca Aretoa (Japonia), Konzerthaus (Viena) edo Beijing Forbidden City Concert Hallen. Horretaz gain, Frantziako hainbat jaialditan parte hartzen du: Roque d ‘Anthéron, Folle Journée (Nantes), Esprit du Piano (Bordele), Nohant Chopin Jaialdia, “Piano aux Jacobins”, Berlioz Festival, Abbaye de l’ Epau, Jeudis Musicaux (Royan), “Piano en Valois”, “Lisztomanias” (Châteauroux) eta Sully. Baita Italia, Belgika, Alemania, Estatu Batuak eta Hego Korea bezalako herrialdetan ere.
2022an Ravel, Stravinsky eta Prokofievi eskainitako “Ballets” CDa grabatu zuen La Dolce Volta zigiluarekin (Diapason d ‘Or, TTTT de Télérama, 5 Stars Classica).