Patrick Messina

Klarinetea

“Klarinete magikoa”.

(Yehudi Menuhin).

Patrick Messina gure garaiko klarinete jotzaile nagusietako bat da orkestren eta ikusleen iritziz. 2003an Frantziako Orkestra Nazionaleko klarinete nagusi bihurtu zen, Kurt Masurren zuzendaritzapean.

Lehenengo sariak New Yorkeko Nazioarteko Entzunaldietan, Houstongo Ima Hogg Lehiaketa Nazionalean (1996) eta Heida Hermanns Nazioarteko Lehiaketan (1998) irabazi zituen. 1996tik 2003ra, New Yorkeko Metropolitan Operarekin lan egin zuen James Levine, Valery Gergiev eta Leonard Slatkinen gidaritzapean. Eta klarinete jotzaile nagusi gisa gonbidatu egiten dute Royal Concertgebouw Orchestran eta Chicago Symphony Orchestran, eta beste batzuetan.

Kamerako musikaren jarraitzaile sutsua da Messina eta ohikoa da honako jaialdietan jotzen ikustea: Mecklenburgo, Gstaad, Spoleto, Schleswig-Holstein, Savannah, Mitte Europa eta Pablo Casals. Horietan guztietan ondoko musikariekin aritu izan da: Edita Gruberova, Daniel Hope, Bruno Giuranna, Jean-Yves Thibaudet, Roger Muraro, Katia et Marielle Labeque, Gautier Capuçon eta Philippe Bianconi. Eta Philharmonia Quartett Berlin (Berlingo Filarmonikoa), Vogler, Parker, Hermes, Diotima laukoteekin batera jo izan du.