Isabel Villanueva

Viola

“Isabel Villanueva: arriskatzen duen artista”.

(The Strad).

Villanuevak 25 herrialde baino gehiagotan ibili izan da, Latinoamerikako, Errusiako, Ekialde Ertaineko, Txinako eta Europako orkestra garrantzitsuekin. Areto eta jaialdi hauetan aurkeztu da bakarka: San Petersburgoko Filarmonikaren Areto Handia, Wigmore Hall, Berlin Konzerthaus, Estonia Concert Hall, La Chaux-de-Fonds, Teherango Roudaki Hall, Xinghai Concert Hall, Bath Music Festival, Slovenia Philharmonic Hall, Limako Antzoki Nazionala, Rottweil Musikfestival, Musée d ‘Orsay Parisen, Madrilgo Auditorio Nazionala, Palau de la Música Catalana, Bilboko Filarmonika edo Santanderko Jaialdia.

“Bohèmes” bere estreineko diskoa arrakastatsua izan zen: 2018ko Musika Klasikoko Album Onenaren garaikurra jaso zuen MIN Sarietan. 2023an “Ritual” aurkeztu zuen. Kritika oso onak izan ditu lan horrek eta ICMA 2024 sari ospetsuetan “Best instrumental solo” izendatu dute.

2015eko RNEko Musika Klasikoaren “El Ojo Crítico” Saria eta Madrilgo Erkidegoko 2019ko Musika Klasikoaren Kultura Saria ere jaso ditu.