Ander Marzana Terrassan (Bartzelonan) jaio zen 2000. urtean. Amonarekin hasi zuen piano-prestakuntza, eta Juan Crisóstomo de Arriaga kontserbatorioan jarraitu zuen. Han Gradu Profesionala osatu zuen 2017an, eta Goi Mailako Gradua 2021ean, Miguel Ituarterekin —Ikasketa Amaierako Saria jaso zuen—. 2022an, Musika Pedagogiako masterra egin zuen (UNIR) eta enpresa-prestakuntza jaso zuen Deustuko Unibertsitatean. Sari ugari irabazi ditu, Jacinto Guerrero Lehiaketa Nazionala (2016), Intercentros Melómano (2016) eta Donostiako Nazioarteko Lehiaketa (2017) nabarmentzen dira.
Bakarlari gisa aritu da EIO eta BOS orkestrekin, eta baita hainbat ziklotan ere; besteak beste, Musika Hamabostaldian eta Juan March Fundazioan. Lankidetzan ibiltzen da Bilboko Koral Elkartearekin, eta emanaldi azpimarragarrietan parte hartu izan du: Fair Saturday izenekoan, eta Zubiaurreren La Pasión diskoaren estreinaldiko grabaketan, esaterako.
Bizkaiko Foru Aldundiaren beka jaso zuen eta, gaur egun, Pianoko Masterreko ikasketak egiten dihardu Hagako Errege Kontserbatorioan, Ellen Corverrekin; horrez gain, Arriaga Bikoteko kide da, Unai Sánchez txelo-jotzailearekin batera.