(Classica )
François Lazarevitch panorama barrokoko musikari nabarmena da, eta antzinako musikaren aitzindariak izan ditu trebatzaile; Antoine Geoffroy-Dechaume, Barthold Kuijken eta Pierre Séchet, kasurako. Lazarevitchek ikuspegi pertsonala garatu du, intuizioa eta zorroztasun historikoa uztartzen dituena. Zeharkako flauta, flauta eztia eta antzinako gaita menderatzen ditu. 2005ean, Les Musiciens de Saint-Julien taldea sortu zuen, eta harekin aritzen da munduko agertokirik garrantzitsuenetan. Haren errepertorioak iturri tradizional eta akademikoak uztartzen ditu —Bach eta antzinako musika zelta besteak beste—, eta Alpha Classics etxeak asko txalotu du haren diskografia. Zuzendari-lanetan, operak eta kontzertuak zuzentzen ditu, argitaratu gabeko lanak ezagutarazten (Marais) eta pieza garaikideak enkargatzen. Irakasle konprometitua da. Versaillesen ematen ditu eskolak, Académie des Musiciens de Saint-Julien zuzentzen du, hitzaldiak eta maisu-eskolak eskaintzen ditu eta YouTuben partekatzen du bere jakintza. Arteen eta Letren Ordenako zalduna da.