2005etik, Les Musiciens de Saint-Julien taldeak ikuspegi zorrotz eta intuitiboarekin aztertzen du antzinako musika, François Lazarevitch txirula-jotzaileak zuzenduta, eta iturri akademikoak eta ahozko tradizioak uztartzen dituzte. Haien hizkuntza musikal bizi eta adierazkorrak askotariko publikoa erakartzen du.
Haien errepertorioan musika barrokoa ez ezik tradizio zeltako musika ere biltzen da; Purcell, Bach, Vivaldi, Mozart eta Maraisen obrak, besteak beste. Kritikak goraipatutako diskografiak (Alpha Classics) ederki islatzen du aberastasun hori.
Oso aktiboak dira Frantziako eta nazioarteko agertokietan, eta ohikoak dira lankidetzak askotariko jatorriko artistekin. Le Havren (Normandia) dute egoitza, eta buru-belarri ari dira beren ezagutzak transmititzen, beren udako akademiaren, partituren argitalpenen eta YouTubeko kanal espezifiko baten bidez.
2025-2026 denboraldian, La Folle Journée, La Roque d’Anthéron, Actus Humanus eta Le Volcan – Scène nationale du Havre aretoetan arituko dira —hortxe du, hain justu, egoitza—.