L’Arpeggiata

Christina Pluhar zuzendaritza

L’Arpeggiata 2000. urtean sortu zen, eta musikari bertutetsu eta artistikoki apartekoak dira taldekide guztiak. Askotariko jatorri musikala duten bakarlariekin lankidetzan, taldeak mundu zabaleko publikoari eta prentsari ematen die atsegin, interpretazio original eta liluragarriekin.

L’Arpeggiatak Giovanni Girolamo Kapsbergerren izen bereko tokatatik hartu zuen izena, eta XVII. mendeko musika interpretatzen espezializatua da erabat. Jotzerakoan zabaltzen duten poztasun oparoa, inprobisaziori dioten maitasuna eta esperimentatzeko dohaina uztartzen dituzte interpretazio-praktika historikoaren maisutasun musikalarekin. Makina bat bira egin dituzte Europan, Australian, Hego Amerikan, Japonian, Txinan, Zeelanda Berrian eta Amerikako Estatu Batuetan.

Haien grabazio ugariek imajina daitezkeen sari guztiak jaso dituzte, hala nola Cannesko Sari Klasikoa eta Diapason d’Or eta Echo Klassik aintzatespenak. 2009an Teatro d’amore albumarekin, 2010ean Via Crucisekin, 2011n Vespro della beata verginerekin eta 2012an Los Párajos Perdidos: The South American Project bildumarekin jaso zituzten sari horiek Christina Pluharrek eta L’Arpeggiatak. Mediterraneo CD proiektua 2013ko martxoan kaleratu zuten Misia fadistarekin. 2014an, berriz, Music for a While – Improvisations on Purcell argitaratu zuten Philippe Jarousskyrekin.