Vincenzo Capezzuto

Altoa

Vincenzo Capezzutoren karreran, aldizkakoak dira kolaborazioak L’Arpeggiata taldearekin, Christina Pluharrek zuzenduta. Horrekin, bost CD grabatu ditu Virgin Classics/Erato etxerako. Cecilia Bartoli eta biak entzun ditzakegu Il Pomo d’Oro taldearen Gondola albumean, zeinean XVIII. mendeko Veneziako gondolarien abestiak interpretatzen baitituzte. Venusen rola interpretatu du Monteverdiren Il ballo delle ingrate obran, Capella Cracoviensis taldearekin; Vivaldiren Vedrò col mio diletto programa, Perugiako Ganbera Orkestrarekin; Monteverdi, Bach eta beste zenbait egileren obrak Ensemble Tetraktis Percussioni taldearekin; Vivaldiren eta Piazzollaren lanak, Breslaviako Orkestra Barrokoarekin eta Krzysztof Meisingerrekin; Schuberten, Vivaldiren eta Bachen obrak eta konposizio napolitarrak Pavel Vernikovekin, eta beste zenbait emankizun, Accordone Ensemble eta Europar Batasuneko Orkestra Barrokoarekin. Vincenzo Capezzuto bakarlari gisa aritua da kontzertu-areto eta jaialdi garrantzitsuetan: Carnegie Hall, Wigmore Hall, BBC Proms, Los Angelesko Walt Disney Concert Hall, Cadillac Shanghai Concert Hall, Melbourne Recital Centre, Ravenako Jaialdia, Sotxiko Neguko Arteen Nazioarteko Jaialdia, Donostiako Musika Hamabostaldia eta Hong Kongeko Arteen Jaialdia.