(Ritmo, Gonzalo Perez Chamorro, 2025eko ekainaren 18a).
Leipzigeko Laukotea 1988an sortu zen. Gramophone aldizkariaren arabera, «Alemaniako laukoterik onena» da, bai eta gaur egungo talderik arrakastatsu eta polifazetikoenetako bat ere. Sortu zenetik, berrogei herrialdetan baino gehiagotan eman ditu kontzertuak Europan, Amerikan, Australian, Japonian, Asian eta Afrikan. Claudio Abbadok gonbidatuta, Leipzigeko Laukotea Luzernako Jaialdiko Orkestrako kide izan zen hamar urtez, eta katedra gonbidatu bat izan zuen Tokioko Arteen Unibertsitatean (Geidai). Bere ibilbidean, laukoteak sari eta aipamen ugari jaso ditu nazioartean.
1992az geroztik, Musikproduktion Dabringhaus und Grimm zigilurako grabatzen du esklusibotasunez: errepertorio zabala interpretatzen dute, J.S. Bachetik hasi eta XXI. mendeko obretaraino. Duela gutxi, Joseph Haydnen hari-laukote guztien grabazioa bukatu dute. Oso laukote gutxik lortu dute mugarri hori.