Nuno Coelho

Zuzendaria

Nuno Coelho Asturiasko Printzerriko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titular eta artistikoa da 2022ko urritik. Oviedoko kontzertuez gain, 2023-2024 denboraldian Frankfurteko hr Sinfonieorchester Orkestrarekin, São Pauloko Orkestra Sinfonikoarekin, Espainiako Orkestra Nazionalarekin eta Liègeko Orchestre Philharmonique Royal Orkestrarekin egin zuen debuta. Orchestre Philharmonique du Luxembourg Orkestrara eta Gulbenkian Orkestrara ere itzuli zen.

Azken bi denboraldietako unerik gogoangarrienak honako hauekin egindako kontzertuak izan dira: Royal Concertgebouw Orchestra, BBC Scottish Symphony, Helsinkiko Filarmonikoa, Dresden Philharmonie, Staatsorchester Hannover, Gävle Symfoniorkester, Malmöko Sinfonikoa, Residentie Orkest, Strasbourgeko Orchestre Philharmonique, Galiziako Orkestra Sinfonikoa, Tampere Philharmonic, Antwerp Symphony Orchestra eta Bartzelonako Orkestra Sinfonikoa. Operaren esparruan, La traviata, Cavalleria rusticana, Rusalka eta Manon ekoizpenak zuzendu ditu Nunok. 2022ko azaroan, José Saramagoren Don Giovanni obraren berrinterpretazioaren eszenaratzea zuzendu zuen Gulbenkian Fundazioan, eta lehenago Così fan tutte obraren erdi-eszenaratzea zuzendu zuen aurreko denboraldian.

Cadaquéseko Nazioarteko Zuzendaritza Lehiaketako lehen saria irabazi zuen 2017an, eta, ordutik, Royal Liverpool Philharmonic, BBC Philharmonic, Symphoniker Hamburg, Gaztela eta Leongo Orkestra Sinfonikoa, Noord Nederlands Orkest eta Orchestra Teatro Regio Torino zuzendu ditu. Dudamel Fellow izan zen Los Angeleseko Filarmonikoan, 2018-2019 bitartean, eta Bernard Haitink ordezkatu zuen, denboraldi berean, Symphonieorchester des Bayerischen Rundfunks orkestrarekin debutatzeko.

Porton jaio zen, Zuricheko Arteen Unibertsitatean zuzendaritza ikasi zuen Johannes Schlaeflirekin, eta Neeme Järvi saria irabazi zuen Gstaadeko Menuhin jaialdian. 2015ean, Alemaniako Musika Kontseiluko Direcentenforum programan onartu zuten eta hurrengo bi urteetan zuzendari bekaduna izan zen Tanglewooden, bai eta Nederlands Philharmonisch Orkest orkestrako zuzendari laguntzailea ere. Literaturak eta tenisak betetzen dute haren denbora, podiumetik kanpo.