(Melómano aldizkaria)
Barakaldon (Bizkaia) jaio zen. Felix Lavillaren ikaslea izan zen, Vienan eta Munichen ikasi zuen, eta Wolfram Riegerren aholkuak jaso zituen.
Hainbat abeslarirentzat jo du pianoa. Hona hemen horietako batzuk: Lisette Oropesa, Ermonela Jaho, Carlos Álvarez, Sabina Puértolas, Nuria Rial, Ismael Jordi, Serena Sáenz, Vanessa Goikoetxea, José Antonio López, Marina Monzó eta Miren Urbieta. Sonya Yoncheva, Javier Camarena, Martina Serafin, Ruth Iniesta, Sara Blanch, Hera Hyesang Park, Maite Beaumont, Joel Prieto, Carmen Solis, Carmen Artaza eta beste batzuekin eskaintzen ditu errezitaldiak. Gainera, Ainhoa Artetarekin, María Bayorekin eta Isabel Reyrekin egin izan du lan, besteak beste.
Hainbat areto eta jaialditan aritzen da; honako hauetan, adibidez: Vienako Staatsoper, ROF Pesaro, Savonlinnako eta Bregenzeko jaialdiak, Moskuko Txaikovski aretoa, Pragako Smetana Hall, Opernhaus Zürich, Budapesteko opera, Seul Arts Center eta New Yorkeko Carnegie Hall. Errepertorista izan da Teresa Berganza, Renata Scotto eta Federica von Stade abeslarien eskola magistraletan, eta Bilboko, Bogotako eta Logroñoko nazioarteko kantu-lehiaketetako epaimahaikidea.
Diskografia handia du, eta Victoria de los Ángeles Fundazioaren ohorezko patroia da.